Itzuli orri osora

Lili Jauregia

FITXA

Izena: Lili Jauregia

Herria: Zestoa

Helbidea: Lili,1

Auzotegi: Lili

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista

Lili jauregia Erdi Aroko arkitektura zibilaren eredu bikaina da. Antzinako dorreen zenbait arrasto ditu: erlaitzeko gailurreria, kuboak, eta gezileihoak eta almenak. Eraikin hau multzo handiago baten barruan dago, jauregiak, Lili-bea etxeak, Errotatxo eta Errotazar errotek, kaperak (gaur egun ez dago) eta Liliko burdinola Nagusiak eta Txikiak osatua.

Elkarrengandik desberdin diren bi eraikinek osatzen dute Lili jauregia: jauregiak berak eta Lili-bea izenekoak (aurrekoa baino txikiagoa da). Elkarren ondoan daude biak, eta bata bestearekin komunikatuta daude.

Lili-bea manposteriaz eginiko eraikina da, eta harri landua du angeluetan. Oinplano laukizuzena du, hiru solairu, eta teilatua isuri bikoa da. Teilatu gailurra alde nagusiarekiko paraleloa da. Aldaketa ugari egin dizkiote baina, hala ere, antzinako moldearen arrastoak baditu, hala nola sarrerako atea eta hutsarte habedun biki batzuk.

Jauregia hondaturik dago. Jatorrizko banaketari dagokionez, oinplano laukizuzenaren arrastoak ditu, eta beheko solairuak eta beste hiru gehiagok osatzen dute. Maldan eraikitako eraikina da.

Alde nagusia Erdi Aroko jauregien eredu interesgarrienetako bat da. Hainbat apaingarri ditu hutsarteetan, angeluetan eta goiko aldean, eta edertasuna eta dotorezia ematen diote multzoari. Harlanduz egina da. Beheko solairuan sarbidearen hutsarte bat dauka, zirkuluerdiko arkuarekin (ezkerraldean apur bat zorrotza da), eta hiru saietera ere ageri dira. Solairu nagusian, sarrerako hutsartearen gainean, armarri baten atala osatzen duen lan bat dago, erabat garbia eta txikia, eta gorago, osaera ederreko hutsarte bat, arku zorrotzekoa, molduraduna, kalatuekin eta leiho habearekin.

Alde nagusiko angeluetatik edo izkinetatik, bigarren solairuaren parean gutxi gorabehera, danbor batzuk sortzen dira, buruan pinakuluak dituztela; bakoitzak gorputz bakarra osatzen du. Goiko aldea aldatua eta hondatua dago; bertan, pinakuluen artean igarotzen den moldura ikusten da, harburu eta gargolekin. Moldurak gurutzez eta lili horiz osatutako gailurreriari eusten zion. Gaur egun moldura horren arrasto batzuk besterik ez dira gelditzen.

Lili Jauregia