Itzuli orri osora

Lezama-Legizamon jauregia

FITXA

Izena: Lezama-Legizamon jauregia

Herria: Getxo

Helbidea: Atxekolandeta, 1

Auzotegi: Neguri

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro garaikidea

Estiloa: Eklektikoa, Erregionalista

Eraikintza Data: 1903-1919

Autorea: Manuel Maria Smith, Jose Maria Basterra

Lezama Legizamon jauregi ezaguna, jatorrian, Jose Maria Basterra arkitektoak eginiko eraikina izan zen (1903), ukitu klasizista zuena. 1919an, ordea, Manuel Maria Smith berrikuntza batzuk egiten hasi zen eraikinaren egituran, eta ia erabat aldatu zuen; Smithen lanik berezienetakotzat jotzen dute, eta bere ibilbide oparoan garrantzitsuenetako bat dela esaten da.

Eraikin konplexua da, hainbat gorputz dituena: bizilekua, dorrea eta biblioteka. Guztiak, hala ere, dorrearen mende ageri dira begiratu batean. Dorrea eraikin sendo eta mardula da, plateresko ukitukoa. Eraikinak "U" formako oinplanoa du, eta teilatu guztietan hainbat isuritako estalkia du, dorrean izan ezik, honek terraza dauka eta.

Jauregia hareharri landuz egina da, eta ezohiko aberastasuna erakusten du. Alde nagusia itsasora begira dagoena da, eta bertan, dorrearen silueta gailentzen zaie beste guztiei. Hiru gorputzek osatzen dute alde hori, hirurak ere garaiera eta neurri desberdinekoak: dorre nagusia; galeria hartzen duen gorputza, zirkuluerdiko_arkuz osatua, eta biblioteka.

Dorreak pinakuluz eginiko gailurreria du goiko aldean. Eskuineko angeluan armarri bat ageri da, eta alfiz mailakatu bat ere bai, zirkuluerdiko bao biki batekin; halaber, goiko zatian, leiho etzanak ditu. Monterreyko Jauregiko dorrea eredu hartuta egina da (Salamanca. XVI. mendea), eta apaindura plateresko ugari ditu: armarria angeluan, era askotako bao mordoa, moldurak eta pinakulu dotorez eginiko gailurreria goiko aldean.

Dorrearen albo batean etxearen antzinako biblioteka dago. Lau isuriko teilatua du, muturretan pinakuluak dituela. Bi solairuko eraikina da, eta goiko aldean zirkuluerdiko zenbait leiho ditu. Iberiar Penintsulako liburutegi onena zela esaten zuten, baina suak erre zuen, 1933an.

Dorrearen beste aldean hirugarren gorputza dago. Gorputz horren gauzarik adierazgarriena beheko solairuko galeria da, zirkuluerdiko zazpi arkuz osatua. Goiko solairuan arku handi beheratu bat eta bigarren solairuko egutera daude elkarren gainean jarrita.

Lorategi ederra du, oso ongi zaindua. Nabarmentzekoak dira, halaber, jabetzaren itxitura, hesiaren burdineria, lorategirako sarbidea eta atezaintza. Multzo guztiak merezi du arreta jartzea, ezin interesgarriagoa baita, alde askotatik begiratuta gainera: arkitekturako elementu jakingarriak dituelako, garai baten testigantza ematen duelako, eszenografia bat adierazten duelako...

Lezama-Legizamon jauregia