Itzuli orri osora

Olazarra

FITXA

Izena: Olazarra

Herria: Lezama

Auzotegi: Garaioltza

Eskualde: Txorierri

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Oinplano angeluzuzeneko eraikin bakartua da. Isuri biko teilatua du, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra. Alde nagusi horretan, hain zuzen, teilatu hegal handia du. Behetik gorako banaketan, beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. du eta lau isuriko estalkia. Eraikinaren oinplanoa jatorrizkoa baino handiagoa da, bi alditan, behintzat, sakonera gehiago emateko lanak egin baitzituzten, eta hori argi ikusten da erabilitako materialen desberdintasunean.

Beheko solairuaren erdian arkupea dago, erdian harrizko zutoin bat duela, eta lau angeluko idulkia eta inposta ere bai. Ezkerreko aldean sarbide bat du harlanduz inguratua, eta hortik iristen da arkupe horretara. Lehen solairura, berriz, zurezko eskailera batetik igotzen da.

Arkupearen albo banatan bao bat dago, harlanduzko markoarekin eta forjatu babestuak.

Alde nagusiko lehen solairuan balkoi irten bat du erdi-erdian, eta zurezko markoa duen bao bat balkoiaren alde bakoitzean. Ganbaran ere, beheko solairuetako bao ardatz bera ikusten da: erdian eta alboetan ageri dira baoak, guztiak zurezko markoarekin.

Baserria material onekin egina da. Hormak manposteriazkoak ditu, eta kareorez estalita eta igeltsuztatuta daude. Baoen markoetan eta izkinetan, berriz, harlandua dauka. Zaharberritze lanak direla eta, ordea, bere-bereak zituen zenbait ezaugarri galdu ditu, nahiz eta zenbait berezitasunek iraun duten; ezkerreko aldean, adibidez, jatorrizko eraikinaren elementu batzuk ikusten dira.

Olazarra