Itzuli orri osora

Begoña Etxea

FITXA

Izena: Begoña Etxea

Herria: Agurain

Helbidea: Kale Nagusia,25

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Etxea

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista

Erdi Aroko hirigunearen erdian dago Begoñako etxea, Kale Nagusian, San Joan plazatik gertu.

Agurainen dauden lau jauregi bakartuetako bat da. Lorategi handi bat du inguruan, eta lorategia bera, berebat, harresi batek inguratzen du. Alde nagusiak ekialdera ematen du, eta Kale Nagusian dago. Atzeko aldea, berriz, mendebaldera begira dago, eta baratze txiki bat du; hegoaldeko fatxadak lorategi bat du aurrean.

Etxeak oinplano angeluzuzena du, eta hiru solairu eta ganbara dauzka. Material nagusiak honako hauek dira: harlandua, manposteria eta zurez eta adreiluz eginiko bilbea.

Etxe honek duen gauzarik aipagarriena alde nagusian dago. Sarbide handi bat ageri da han, apur bat ezkerrera eramana; zirkuluerdiko arkua du, eta dobela handiak. Sarbide horren gainean, solairu nagusian, bi balkoi daude. Horietako bat hormaren izkina batean dago, eta zurezko eta beirazko plataforma dauka; XIX. mende amaieran erantsi zioten balkoi hori, ukitu modernista eman nahian edo. Bigarren solairuan ere balkoi bat nabarmentzen da: alde nagusia ia osorik zeharkatzen du, eta hegoaldekoaren zati bat ere bai. Balkoi horretara iristeko bi bao ditu etxeak, horietako bat eskuineko izkinan. Bi bao horien artean familiaren armarria dago.

Hegoaldera ematen duen aldeak lur azpiko pasabide bat dauka barruan; alde horretan lurra gorago dago, eta hori baliatu dute pasabidea egiteko.

Armarria nabarmentzeko modukoa da, eta beste zenbait gauza ere bai: eraikinaren kanpoaldean dauden zurezko eta burdinazko lanak, teilatu hegala, ateak, kontraleihoak, burdin hesiak, eskudelak...

Begoña Etxea