Itzuli orri osora

Larranaga

FITXA

Izena: Larranaga

Herria: Azpeitia

Auzotegi: Urrestilla

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XIV, XVIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Eraikintza Data: 1712

Baserri bikaina da, tipologia horretako bakarra Gipuzkoan. Duen egitura berezia da gauzarik deigarriena, harriz egina baitago erabat. Goi mailako materialak ditu, eta eraikuntzaren kalitatea ere bikaina da.

Urrestillako herrigunetik gertu dago Larrañaga, Azpeititik gora gatozela ikusten den muino batean, ibarraren ezkerraldera. Inguruan dauden industriek dezenteko kaltea egin diote gune horri, eta kategoria kentzen dio eraikin paregabeari.

Larrañaga oinetxea aspaldikoa da, Alzaga leinuak eraikia, eta horien esku egon zen XVIII. mendearen bigarren erdira arte; gero Martin Abariak eskuratu zuen. Larrañaga baserriak XVI. mendean du jatorria, eta Lope Martinez Isastik aipatzen du, "Larrinaga" izenarekin; baserri hark su hartu zuen, eta Abariak berriz eraiki eta gaur egun duen itxura eman zion. Geroztik, baserriaren egituran ez da izan aldaketarik.

Zurezko zutabez eta habez eginiko baserrien banaketa eta morfologia errespetatzen ditu Larrañagak. Beheko solairuan ezkaratza edo portxea, ukuilua eta sukaldea ditu, eta lehen solairuan, bizilekua eta nekazaritzako produktuen biltegia.

Larrañaga baserriak oinplano angeluzuzena du, 16,50 x 20 m-koa. Bi solairu ditu, eta ez dauka ganbararik. Eraikin berezia da arrunt, harlanduz eta manposteriaz egina erabat. Estalkia hiru isurikoa da.

Alde nagusia hegoaldera begira dago; arku beheratu bat du ezkaratzera sartzeko, eta alboetan bi leihoren hutsarteak. Lehen solairuan balkoi kareldun bi ditu, modu erregularrean ipiniak, eta pinoiaren azpian leiho bakar bat, hormaren ardatzean jarria.

Ezkerreko aldean, sarbide dinteldun bat ageri da beheko solairuan, eta neurri desberdinetako lau leiho; lehen solairuan, balkoi kareldun bat eta hiru leiho ditu. Hegoaldera ematen duen aldean bezala, ezkerreko alde honetan ere -mendebaldera begira dago-, hutsarteen markoa harlanduzkoa da. Ekialdean, jatorrizko horma ez da ikusten, zati atxikiak baititu: gelak, sukaldea eta komunak. Iparraldera ematen duen aldean, berriz, leiho hutsarte bat edo beste bada, lehen solairuaren parean; horma horri zamak igotzeko makina bat atxiki diote, eta horrek itsustu eta hondatu egiten du eraikinaren estetika.

Barruko aldean, Larrañaga baserriak ez du zurik. Hiru zutoineko bi ilara ageri dira, denak barru-beteak eta harlanduz eginak, eta horrek hiru habearteko egitura ematen dio eraikinari. Zutoin ilarek osatzen duten armazoiaren gainean harrizko ganga erregular batzuk bermatzen dira (beheko solairuan hamabi ganga daude). Lehen solairura igotzeko harrizko eskailera bat dago.

Larranaga