Itzuli orri osora

Balmasedako udaletxea

FITXA

Izena: Balmasedako udaletxea

Herria: Balmaseda

Helbidea: SAn Severino plaza, 1

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Udaletxea

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikintza Data: 1743

Autorea: Marcos de Vierna

Balmasedako udaletxea herriko alde zaharrean, plazaren amaieran dagoen eraikin sendoa da. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, harlanduz egina.

Hiru solairu ditu: arkupe bat beheko solairuan eta bi solairu gehiago. Harlanduek more gamako kolorea dute, eta horrek eraikinaren zorroztasuna zertxobait leuntzen du eta nolabaiteko dotoretasuna eta edertasuna ematen dio.

Goiko bi solairuetan hutsarteen banaketa erabat erregularra da. Bao bakoitzean balkoi bat dago; balkoia zabalagoa da erdiko hutsartean, eta gauza bera gertatzen da leihoetako moldurekin . Azkenik, armarriak eraikinari izaera berezia ematen dio. Bigarren solairuan,arku karpanela duten leiho txikiak daude, eta horien gainean teilatu hegal handi bat ateratzen da.

Eraikinaren arkupea benetan da harrigarria. Ohiko bi edo hiru arkuterien ordez, bost arkuk osatutako habearteen segida bat dago. Egitura horren eraginez, "Balmasedako meskita" ere esaten zaio. Arkupea plazara irekitzen da lehenengo bi habearteetan, eta gainerakoetan itxita dago. Bertan antolatzen ziren Kontzeju irekiak.

Eraikinaren egiturak, berriz, oso eskema sinplea du. Apaindura gutxi du, baina horrek ez du esan nahi itxura pobrea duenik, ez hurrik eman ere. Sarritan lotu izan da jauregien gisako eraikuntzekin.

Balmasedako udaletxea