Itzuli orri osora

Azkarraga Jauregia

FITXA

Izena: Azkarraga Jauregia

Herria: Agurain

Helbidea: Kale Nagusia,79

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Klasizista

Agurainen lau jauregi bakartu daude, guztiak baratze eta lorategiekin, eta Azkarraga da horietako bat.

Oinplano ia karratua du, eta hainbat solairu: behekoa (han dago sarbidea), beste bi gehiago eta ganbara. Alde nagusia da etxeak duen gauzarik aipagarriena: harlanduz egina dago, eta alderik alde jarritako inposta lerroek hiru zatitan banatzen dute.

Interesik gehien solairu nagusiak sortzen du, lehenengoak. Lau balkoi ikusten dira bertan, eta bi armarri handi balkoien artean. Balkoietako bat, izkinakoa, Begoñako etxeak duenaren antzekoa da (hori ere Agurainen dago), eta elementu hori da guztietan adierazgarriena.

Goiko solairuan adreiluz eginiko egutera du, eta hori ere nabarmentzeko modukoa da. Azkenik, teilatu hegala ere deigarria da; inguru horretako jauregiek ez dute Azkarragak bezain hegal irtena, eta apaindurak ere besteenak baino aberatsagoak dira.

Euskal Herriko landa eremuetan eraiki izan dituzten jauregien adibide ona da honako hau; Berpizkunde garaiko formen eta forma barrokoen eragina nabari da, eta XVI. eta XVII. mendeko italiar estiloa eta lekuko materialak nahasten ditu: harlandua, manposteria eta adreilua.

Azkarraga Jauregia