Itzuli orri osora

Otxandio udaletxea

FITXA

Izena: Otxandio udaletxea

Herria: Otxandio

Helbidea: Enparantza nagusia, 1

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Udaletxea

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikintza Data: 1733

Euskal Herriko udaletxe barrokoak bi solairuko eraikinak izan ohi dira, arkupe jarraituaren azpian ataripea izan ohi dute, eta eskailera zuloa. Goiko solairua izaten da solairu nagusia, eta han egon ohi dira agintariak, eta udalbatzarren aretoa, artxiboa eta bulegoa. Gehienetan, balkoi handiak izaten dituzte, udalbatzarretarako aretoari lotuak.

Egitura eta espiritu horri jarraitzen dion udaletxerik baldin bada, Otxandiokoa da. Bikaina da, ez bakarrik eraikinaren kalitatearengatik, baizik eta ezinbestekoa delako herriaren antolamendua eta ordena finkatzeko orduan. XVIII. mendearen erdialdeko administrazio eraikin bikaina da.

Eraikin kubiko handia da Otxandioko udaletxea. Beheko solairuan ataripe handi bat du, aurreko aldean bost bao , eta albokoetan bi, guztiak ere zirkuluerdikoak.

Bigarren solairua nahiko irekia da; bao dinteldunak ageri dira, lau, eta horietatik bi, erdikoak, balkoi zabal eta bikain baten gainean daude. Balkoiak burdinazko balaustreak eta "S" formako hesiak ditu (burdinaren industriak herrian izan zuen garrantziaren oroigarri). Bigarren solairu horretan libre geratzen ziren zatietan hiru armarri ikusgarri jarri zituzten, Bizkaikoa, Espainiakoa eta Otxandiokoa. Herriko armarrian zaldun bat ikusten da, lantza batekin otso handi bati erasotzen. Herriaren izena ere hortik datorrela dirudi: "otso-andi" = Otxandio. Alde nagusiaren angeluetako batean, eguzki ordulari interesgarri bat ikus daiteke.

Otxandio udaletxea