Itzuli orri osora

Oteiza-Murueta jauregia

FITXA

Izena: Oteiza-Murueta jauregia

Herria: Abadiño

Helbidea: Murueta, 4

Auzotegi: Traña-Matiena

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI, XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikin bakartua da Oteiza Murueta jauregia. Baditu baserriek izan ohi dituzten ezaugarri batzuk, baina, azken ukituei erreparatuta, jauregien sailean sartzeko modukoa da.

Manposteriaz egina dago, eta angeluetan eta baoen markoetan harlandua du. Beheko solairua, beste bi gehiago eta ganbara ditu. Bigarren solairua eta ganbara zurezko egituraz eginak daude, eta egitura, halaber, adreilu mardulez beteta dago. Estalkia isuri bikoa du.

Fatxada nagusia da guztietan deigarriena, zalantzarik gabe. Beheko solairuan sarbide handi bat du, arku bikoa (zirkuluerdikoaren eta eskartzanoaren arteko zerbait dira). Sarbidearen albo bakoitzean bao angeluzuzen bat du. Lehen solairuan bost bao angeluzuzen ditu, eta alde nagusiari oreka ematen diote. Bost bao horietatik, erdikoa besteak baino handiagoa da. Bigarren solairua eta ganbara zurez egituratuta daude, eta egitura horrek uzten dituen tarteak adreiluz beteta.

Alde nagusi horretan agertzen den armarria ere nabarmena da. Goiko aldean dago, erdi-erdian, eta kasko bat ikusten da bertan, eta luma ugari ere bai armarria inguratuz; Santiagoren Gurutzea ere ageri da, eta lirio lore bi goiko angeluetan. Beheko aldean, berriz, kerubin buru bat dauka.

Oteiza-Murueta jauregia