Itzuli orri osora

Intxausti jauregia

FITXA

Izena: Intxausti jauregia

Herria: Azkoitia

Helbidea: Julio Urkixo, 23

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikintza Data: 1764

Jauregitxo hau Azkoitian dago, Loiolako bidean. Xabier Maria Munibek eraiki zuen, Peñafloridako konde eta Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen sortzaileak, 1764an. Insausti oinetxea dagoen orubearen gainean dago eraikin hau. Oinplano angeluzuzena du, eta teilatua lau isurikoa. Bi dorre ditu alboetan, erdiko gorputz edo atal nagusia baino garaiagoak. Dorreek lau isuriko estalkia dute, eta erdiko gorputz nagusiak egitura karratua du.

Manposteriazkoak dira hormak, zurituak eta igeltsuztatuak. Eskantzuetako eta baoen markoetako harlandua eta platabandak , berriz, bistan ditu. Honako banaketa hau du behetik gora: beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta ganbara. Dorreek ere, erdiko gorputz nagusia baino garaiagoak izan arren, solairu banaketa bera dute.

Alde nagusian, hutsarteak simetrikoki banatuta daude. Bao guztiak dinteldunak dira, beheko solairuan ageri diren bi idi begi izan ezik. Beheko solairu horretan, gainera, sarbide bat dago, leiho bat duela albo bakoitzean. Lehen solairuan, lau balkoi irten ikusten dira erdiko gorputz nagusian, eta beste balkoi bana dorre bakoitzean. Sarbidearen gainean, marmolezko plaka bat dago lehen solairuan, eta zera dio: "A D. Xabier María de Munibe. Conde de Peñaflorida. Las Sociedades económicas de Amigos del País. 1729-1929" ("Xabier Maria Munibe jaunari. Peñafloridako kondea. Euskal Herriko Adiskideen Ekonomia Elkarteek. 1729-1929").

Bigarren solairuan lau leiho daude erdiko gorputz nagusian, eta beste leiho bana dorreetan. Ganbarak ere lau leiho ditu, bigarren solairukoak baino txikiagoak. Gainerako aldeetako hormak ere interesgarriak dira, baina aurrealdean bakarrik ageri dira dorreak gorputz nagusiaren alboetan.

Intxausti jauregia