Itzuli orri osora

Intxaurrandi

FITXA

Izena: Intxaurrandi

Herria: Arratzu

Auzotegi: Uarka

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

XVII. mendean Bizkaian egin ziren baserrien erakusgarri ona da, eta oso-osorik iraun du.

Baserri bakartua da, oinplano sakonekoa. Isuri biko estalkia du, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra; teilatu hegala ere badu, besoen gainean jarria.

Beheko solairua, lehenengoa eta ganbara ditu. Beheko solairuaren erdian sarbide dinteldun handi bat ageri da, eta sarbide horrek bao dinteldun bat du alde bakoitzean (handitu egin dituzte, argi gehiago sar dadin). Baoak lau ardatzetan banatuta daude.

Baserriaren atzeko aldeari zati bat erantsi diote.

Manpoteria agerikoz egindako baserria da, eta harlandua du izkinetan eta baoen markoetan. Alde nagusiko goiko aldea adreilu ageri gorriz betetako zurezko egitura batek ixten du.

Zenbait bao handitu egin dituzte eta, horregatik, interes arkitektoniko apur bat galdu du baserriak.

Intxaurrandi