Itzuli orri osora

Indianoaren Jauregia

FITXA

Izena: Indianoaren Jauregia

Herria: Aiara

Helbidea: La Mota,26

Auzotegi: Llanteno

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikin barroko bakartua da, XVIII. mendean eraikia. Oinplano karratu trinkoa du eta lau isuriko estalkia. Hormak manposteriaz eginak ditu, eta harlandua dauka eskantzuetan eta leihoen markoetan.

Hiru solairuko eraikina da, eta, gainera, beste solairu bat gehiago du estalkiaren azpian. Beheko solairuan eta ganbaran hiru bao ardatz ditu, eta bigarren solairuan lau. Eraikin barroko hauetan ohi denez, Indianoaren etxean ere erdiko ardatza nabarmentzen da gehien alde nagusian: sarbide bat du beheko solairuan, balkoia lehenengoan eta bao bat ganbaran.

Alboetako ardatzetan, baoak modu erregularrean banatuta daude eta, horrenbestez, alde nagusiak itxura ordenatua eta oso erregularra dauka. Bigarren solairuko armarri handia azpimarratzekoa da.

Indianoaren Jauregia