Itzuli orri osora

Enparan

FITXA

Izena: Enparan

Herria: Azpeitia

Helbidea: Foru ibilbidea, 18

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Estiloa: Gotikoa

Enparan Etxea eraikin bakartua da, oin angeluzuzenekoa . Hiru gorputz edo atal ditu: erdikoa, oin karratukoa, eta beste bana alde bietan. Erdikoak teilatu triangeluarra du, alboetakoek, aldiz, hiru isuriko estalkiak dituzte.

Manposteriaz egina dago, inongo estaldurarik gabe. Eskantzuetan eta baoen markoetan harlandua ageri da. Erdiko gorputza, eraiki zutenean, dorretxea zen, eta honako banaketa hau du behetik gora: beheko solairua, lehen eta bigarren solairuak eta ganbara. Alboetako gorputzek beheko solairua eta lehenengoa dituzte bakarrik. Erdiko gorputzaren kantoi bakoitzak garitoiak ditu goiko aldean, pinakuluekin .

Alboetako gorputzek barne banaketa berdin-berdina dute: zirkuluerdiko arkua duen sarbidea dute beheko solairuan, dobeladuna ; burdin hesiz itxitako leihoa solairuartean; eta tirante gainean jarritako balkoi barrokoa lehen solairuan. Erdiko atalak, beheko solairuan, zirkuluerdiko arkua duen sarbide zabala du eskuinaldean, dobela handiarekin, eta saietera luze eta estu bat. Goiko bi solairuetan hiruna bao ageri dira bakoitzean.

Lehen solairuko hiru baoek burdinazko hamaika tiranteren gainean bermatzen den balkoi jarraitu batera ematen dute. Bigarren solairuak hiru balkoi ditu, kareldunak . Forma angeluzuzeneko baoak daude, baita bao konopial interesgarriak ere. Ganbarak hutsarte angeluzuzen bat du. Bao konopial batzuk ere ikus daitezke.

Enparan