Itzuli orri osora

Umezurztegi Zaharra

FITXA

Izena: Umezurztegi Zaharra

Herria: Gasteiz

Helbidea: San Vicente De Paul,2

Auzotegi: Hirigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Umezurztegia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Umezurztegi Zaharra, egia esan, eraikin multzo bat da. Ez zen hala hasieran, baina urteen buruan handitzen joan zen, eta elkarren ondoan edo elkarri erantsita dauden hainbat eraikinek osatzen dute gaur egun. Zatirik zaharrena, eta interesgarriena, San Bizente Paulkoaren kalera ematen duena da, hor baitaude San Prudentzioren kapera eta "San Prudentzioren apaizgaitegia" deitu izan dena, biak XVII. mendekoak.

Kapera hori ikastetxeari erantsita dago; kanpoaldera irtena da, eta manposteria eta harlandua dauzka hormetan. Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta habearteak hiru zati ditu eta burualdea zuzena dauka. Eraikinaren fatxada nabarmentzen da, han dago-eta San Prudentzioren irudia.

Umezurztegia hareharri onarekin eraiki zuten. Beheko solairua eta beste bi gehiago ditu. Alde nagusia oso handia da, eta hutsarte gutxi batzuk ditu, karratuak, modu ordenatuan banatuak.

Ataripe nagusia nabarmentzen da gauza guztien gainetik; lau zutabe pare ditu alboetan, eta horien gainean, taulamendua dago, hainbat apaindurarekin (zerra hortzen formako irudiak, batik bat). Taulamendu horren gainean, beste zutabe multzo bat dago. Ataripearen goiko aldean, Karitatearen eskultura bat ageri da, erliebean egina.

Gaur egun hainbat gizarte zerbitzu emateko erabiltzen dute umezurztegia.

Umezurztegi Zaharra