Itzuli orri osora

Bitorianoko Baserria

FITXA

Izena: Bitorianoko Baserria

Herria: Zuia

Helbidea: Beheko Kalea

Auzotegi: Bitoriano

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

XVII. mendearen bigarren erdiko baserria da, eta egin zuten garaiko ezaugarriei eusten die, bai alde nagusian, bai baserriaren zurezko egituran.

Bitoriano auzoko mendebaldean dago, eta eraikin bakartua da. Oinplano angeluzuzena dauka, eta isuri biko estalkia. Behetik gora bi solairu ditu, eta estalkiaren azpian lehorpe txiki bat.

Alde nagusia da gauzarik aipagarriena (hegoaldera begira dago). Beheko solairua manposteriaz egina da, eta harlandua dauka hutsarteen markoetan. Solairu horretan bi sarbide interesgarri ikusten dira: batek arku beheratua du (bizilekura sartzeko atea da), eta bestea dintelduna da (ukuilura sartzeko atea da, eta bestearen ezkerretara dago).

Lehen solairua atzera eramana dago. Zurezko eta adreiluzko bilbea du, eta lau bao ikusten dira, dinteldunak guztiak. Erdiko aldean harriz eginiko bi sareta ditu, politak oso; lore irudiekin apainduta daude, eta dotoretasun handia ematen diote alde nagusiari.

Bitorianoko Baserria