Itzuli orri osora

Berastegi dorrea

FITXA

Izena: Berastegi dorrea

Herria: Berastegi

Helbidea: Elizalde, 3

Auzotegi: Elizalde

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Dorretxea

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Estiloa: Gotikoa

Berastegi Dorrea haranaren bukaeran dago, eliz-parrokiaren ondoan. Lehen solairura arteko zatia Erdi Aroko dorre zaharrak osatzen du. Oinplano karratua du, eta ia-ia hutsarterik gabeko eta zarpailki landutako harria eta modiloiak , segur aski zurezko eremu gotortu baten pisuari eusteko.

Geroago dorrea berriro eraiki zuten, eta zati bat erantsi zioten. Zati horretan, arku konopialeko leiho bat ikus daiteke oraindik, eta sarbide txiki itsutu bat ere bai, dobela handiko arkuarekin. Gainera, elizari begira dagoen aldean bi armarri jarri zituzten, alfiz batek elkartuak eta inguratuak.

Garai batean alde nagusia izan zenean, solairu nagusiraino iristen den atal edo gorputz bat dauka, zeinak estetika apurtzen duen. Alde guztietako hormetan hutsarte ugari daude, egungo beharren arabera jarriak. Bi isuriko estalkia du, oro har baserrietakoen antzekoa.

Berastegi dorrea