Itzuli orri osora

Bentazuria

FITXA

Izena: Bentazuria

Herria: Gaubea

Helbidea: Espejo Errepidea,3

Auzotegi: Villamaderne

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Errenazentista, Klasizista

Autorea: 1592

Errepidearen ondoan dago, eta zubi bat dago hara iristeko. Oso egoera onean dago, jabeek berritu egin baitute. Etxe bakartua da, eta oinplano angeluzuzena du. Beheko solairua eta lehenengoa ditu, eta lau isuriko estalkia. Harlanduz eta adreiluz egina dago, eta teilatu hegal irtena dauka (zenbait zizel lan ere baditu).

Alde nagusiak beheko solairua eta lehenengoa ditu, eta erlaitz lau batek bereizten ditu biak. Beheko solairuan galeria bat dauka, arkupe erakoa: hiru arku beheratu ditu, zutabe zilindrikoen gainean jarriak. Galeria horren barruko aldean, eskuinean, sarbide bat dago (horrek ere arku beheratua du). Ate horren dintelean honako idazki hau ikusten da: ANO DE 1582 (1582. urtea). Ate horren ezkerrean leiho hesitu bat ageri da. Goiko solairuan hiru balkoi daude; erlaitzak, karelak eta burdinazko balaustreak dituzte, eta bola formako apaindurak angeluetan. Erdiko balkoiaren eta eskuinekoaren artean, jauregiaren armarria ikusten da.

Ezkerraldeko fatxadak bi zati ditu. Eskuineko zatia alde nagusiaren jarraipena da, eta horrek ere arkupea du beheko solairuan (zati horrek lau arku ditu, zutabe zilindrikoen gainean jarriak). Goiko solairuan balkoiak ageri dira, alde nagusikoen berdin-berdinak. Galeriaren barruan zirkuluerdiko sarbide bat dago: zazpi dobela ditu, eta honako idazki hau: AVE MARIA. Arkupe horretatik bereizita, ezkerreko zatian, leiho bat dauka beheko solairuan, eta hiru leiho lehen solairuan.

Atzeko aldean lau leiho ardatz ikus daitezke; leiho dinteldunak dira, eta azpian leiho hesitu bat dute. Eskuineko fatxada adreiluz egina dago, eta bao dinteldunak ageri dira, ordenarik gabe jarriak.

Bentazuria