Itzuli orri osora

Garaikoa

FITXA

Izena: Garaikoa

Herria: Oñati

Auzotegi: Urruxola

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Izenak: Bainuetxe

Bainuetxe ere esaten zaio, izan ere, Espainiako Gerra pasatu eta gero arte ere bainuetxe txiki moduan erabili zuten.

Eraikin bakartua da, oinplano angeluzuzenekoa, isuriko biko estalkiarekin; teilatu gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra du. Beheko solairua eta beste bat gehiago ditu. Beheko solairuan sei hutsarte ditu, horietako hiru berriak eta interesik gabeak.

Lehen solairuan zenbait bao ikusten dira, baina ez daude lerroan jarrita. Horietako lau dinteldunak dira, harlanduzko markoarekin, eta beste hirurak berriagoak dira. Ez daude ardatzetan banatuta, eta neurriak ere aldatu egiten dira hutsarte batzuetatik besteetara.

Eskuineko aldea da interesa duen bakarra. Manposteriaz egina dago, eta oso arin igeltsuztatua du beheko solairua eta lehen solairuko ezkerreko aldea. Eskuineko aldeak zurezko eta adreiluzko bilbea du. Beheko solairuan bi saietera ditu, eta lehenengoan balkoi bat eta hiru leiho. Solairu horretako lau hutsarteek zurezko bastidorea dute inguruan.

Garaikoa