Itzuli orri osora

Gabiria dorrea

FITXA

Izena: Gabiria dorrea

Herria: Bergara

Helbidea: Gabiria, 4

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XIV, XV, XVII

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Klasizista

XIV-XV. mendeko dorretxea da, eta hala erakusten dute ezkaratzeko armarriak eta lehen solairuaren parean ojiba arkuz eginiko barne sarbide batek. XVII. mendean zati bat erantsi zioten (orain gutxi, Udalaren eskuetara igaro da zati hori). Oso utzita dago eraikina.

Eraikin bakartua da, oinplano angeluzuzenekoa . Hormak manposteriazkoak ditu, eta lau isuriko teilatua. Esan dugunez, badirudi Berpizkunde garaiko jauregia handitu egin zutela, eta oraindik ere ageri dira zenbait arrasto: barruko karga horma (jatorriz, fatxada nagusia izango zen), zeinak zirkuluerdiko sarbide bat duen lehen solairura, eta atzeko aldea, nahiz eta oso eraldatuta dagoen.

Gaur egun, aurrealdeko aurpegia, antzinakoaren aurrean jarria, hiru solairutan banatutako lau ardatzek osatzen duten pantaila bat da. Beheko solairuan hiru leihatila estu ageri dira eta sarbide bat. Lehen solairuan gingil horizontaleko moldurak eta harrizko erlaitza duten balkoiak daude (erlaitz handiena sarbidearen gainean dago). Bigarren solairuan, leiho gingildun daude. Aurrealdeko fatxada honen alboetan, bao dinteldunak ageri dira, ez guztiz ordenatuak. Fatxada nagusi honen angeluetan eta erdialdean garitoi zilindriko batzuk ikus daitezke. Ezkerreko angeluan armarria dago, bertako leinuarena. Atearen dintelean, idazki hau ageri da: "Soli deo honor et gloria"! ("Jainkoari soilik ohorea eta aintza").

Atzeko aldeko horman bao dinteldunak daude, eta beheko solairukoek eta lehenekoek eserlekuak dituzte (XVI. mende hasierako hutsarteak izango dira, gerora eraldatuak). Barruko aldean ezkaratz handi bat dago, eta armarria barruko sarbide baten gainean. Trenkadak adreiluzkoak dira. Solairu nagusian, lurraren zati batean harlauzak daude.

Gabiria dorrea