Itzuli orri osora

Foru aldundiko jauregia

FITXA

Izena: Foru aldundiko jauregia

Herria: Bilbo

Helbidea: Gran via, 25

Auzotegi: Abando

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1891, 1900

Autorea: Luis Aladren

Jauregia, gaur egun, Bilboko eta Bizkaiko eraikinik berezienetakoa da. Aldundiaren jauregia eraikin bakartua da, itxura trinkoa eta dotorea du, eta Bilboko zabalgunean bertan dagoen orube karratu batean dago eraikia. Eraikinaren alde nagusiak Kale Nagusira ematen du, eta atzeko eta alboetako aldeek, berriz, honako kale hauetara: Arbietora, Astarloara eta Aldundira, hurrenez hurren. Luis Aladren arkitektoaren proiektua izan zen, XIX. mende amaierakoa.

Eraikinaren ezaugarri formalak kontuan hartuta, eklektizismoaren barruan sartuko genuke: fatxaden konposizioak eta kanpoko itxurak kezkatzen zituen gehien. Horregatik, apaingarri gehiegi ditu, eta oso arranditsuak.

Jauregiak bolumen handia du eta beheko sotoa, solairuartekoa, beste bi solairu, atikoa eta atikoaren gaineko solairua ditu. Alde nagusian gorputz bat nabarmentzen da erdian, eta gorputz horretan sarrera-ataripe bat dago; horren gainean, palko baten antzeko balkoi bat dago, ekintza publikoetan erabiltzeko eta, horien guztien goialdean, armarri bat.

Hiru gorputzek osatzen dute jauregia; erdikoa zertxobait aurreratua eta estalita dago. Baoak simetrikoki antolatuta daude, ardatzak osatuz; guztira bederatzi ardatz dira, gorputz bakoitzerako hiru, eta forma eta apaindura desberdinak dituzte. Elementurik deigarriena harrizko oinarria da, zeinak kuxindura baitu, diamantearen erpinaren formarekin.

Barrualdean eskailera nagusi bat dago; sarreratik abiatzen da eta areto guztiak banatzen eta antolatzen ditu. Apainduren aberastasuna kontuan hartu beharreko ezaugarria da (garai batean eztabaida handia sortu zuten), eta zenbait artelan garrantzitsu ere gordetzen dute jauregian.

Lan hau XIX. mende amaierako estilo eklektiko monumentalaren barruan sailka daiteke. Gaur egun ematen zaion erabilera eta eraiki zen garaikoa berbera da: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza eta bulego publikoak izatea.

Foru aldundiko jauregia