Itzuli orri osora

Zanbrana-Herran Familiaren Jauregia

FITXA

Izena: Zanbrana-Herran Familiaren Jauregia

Herria: Añana

Helbidea: La Carrera,14

Auzotegi: Gesaltza

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Eraikintza Data: 1695

Autorea: Felipe Del Castillo Covillas

Jauregi barrokoa da; oinplano karratua du, eta hormak manposteriaz eginak. Izkinetan eta harlandua dauka.

Sarbidea alde nagusian du, beheko solairuan. Sarbidearen albo bakoitzean, leiho hesitu bat eta beste leiho txiki bat ageri dira. Lehen solairuan, hiru balkoi irten dauzka jauregiak, eta bigarren solairuan, beste hiru, baina horiek hormaren arrasean jarriak.

Solairuen arteko bereizketa egiteko inpostak ditu, harlanduz eginak. Goiko aldean erlaitza du, zati batzuetan laua eta beste zati batzuetan molduratua, eta horren gainean teilatu hegalari eusten dioten harburuak ageri dira; harburu gehienak kiribilduak dira, eta angeluetan daudenek aurpegi irudiak dituzte zizelkatuak.

Lehen solairuan, erdiko balkoiaren bi alboetan, bi armarri handi ikusten dira, Herrandarren armekin.

Jauregiak dituen gainerako aldeek ere, kanpoko egiturak, behintzat, alde nagusikoaren antzekoak dituzte.

Barrualdean, ezkaratza dago lehenik, harrizko lauzekin, eta eskailera ondoren; eskudela antzinako bera du eskailerak, eta goiko aldean kupula ikusten da. Jauregiak duen zureria, oro har, etxea egin zen garaikoa da.

Kanpoaldean urmael bat dago, lorategian.

Zanbrana-Herran Familiaren Jauregia