Itzuli orri osora

Etxebarri

FITXA

Izena: Etxebarri

Herria: Laudio

Helbidea: Larra,3

Auzotegi: Larra

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Etxebarri baserria etxe bakartua da, Arraño mendiaren magalean eraikia, eta oinplano angeluzuzen trinkoa du. Bi solairu eta ganbara ditu, aurreko aldean irekia. Teilatua isuri bikoa da, eta gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra. Egitura zurezko zutoinez osatua dago, eta zutoin horiek hiru hormartetan banatuta daude.

Solairu nagusira sartzeko bi eskailera ditu, eta horrek argi uzten du bi bizitzako baserria dela. Solairu nagusi horretan lau leiho ageri dira, bat sarbide bakoitzaren albo banatan. Beheko solairura eta ukuilura sartzeko bi ate handi ditu, oso sinpleak.

Alde nagusia manposteriaz egina dago beheko solairuan, eta zurezko bilbea du goiko solairuetan, guztia kareztatua; zurezko bilbe hori material arinagoekin beteta dago.

Barruko banaketa berdintsua da bi bizitzetan: harrera areto bat dute sarreran, eta handik sukaldera eta korridore txiki batera iristen da. Korridore horretan daude komunak, egongelak eta ganbarara igotzeko eskailera.

Etxebarri