Itzuli orri osora

Loitzaga dorrea

FITXA

Izena: Loitzaga dorrea

Herria: Galdames

Helbidea: Concejuelo-Loitzaga, Z/G

Auzotegi: Concejuelo-Loitzaga

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Eraikin garaikidea da, dorre gotikoa izan zenaren hormak baliatuz eraikia. Kareharri grisez eginiko bi solairu ditu, eta hareharria ageri da baoen markoetan. Saietera pare bat dago solairuetan, zirkuluerdiko arkua duen leiho bat eta mota bereko sarbide goratu bat, bolaz eta iltzez apaindua. Isurki sinple samar bat ere badu, zeinak bi armarri estaltzen zituen.

Eraikin hau, beraz, dorretxe baten hondarretatik abiatu eta gaztelu bihurtu dute. Hondar horiek beheko aldean nabari dira, harriaren kolorea desberdina baita. Gainerako guztia, esan bezala, garaikidea da.

Loitzaga dorrea