Itzuli orri osora

Oriente Plaza,3ko Jauregia

FITXA

Izena: Oriente Plaza,3ko Jauregia

Herria: Bilar

Helbidea: Oriente Plaza,3

Auzotegi: Bilar

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII, XIX

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa, Rokokoa

Eraikintza Data: 1767

Jauregi kubiko handia da. Garai batean eraikin bakartua izan zen, baina gaur egun hainbat zati ditu erantsiak. Jauregiak berak, erantsi dizkioten zatiek eta baratzeak etxe multzo baten erdia hartzen dute. Guztia harlanduz egina dago, eta apaindura ugari eta aberatsak ditu.

Alde nagusian ertzak nabarmentzen dira, pilastra kurbadunen forma baitaukate. Beheko solairuan bi leiho ditu, burdin hesiz babestuak, eta horien erdian sarbidea, zirkuluerdiko arkuarekin. Giltzarrian, haur hegodun baten irudia ageri da. Sarbide hori pilastren gainean dago, eta pilastren goiko aldean mortxila edo borla handiak ikusten dira, zintzilik (aurrealde guztian ageri dira irudi horiek).

Lehen solairuan hiru balkoi daude, inguruan apaindurak dituztela. Alboetakoek lerro mota berdinak dituzte inguru guztian, eta erdikoek, berriz, lerro nahasiak. Balkoi horien idulkiek ere apaindura ugari dituzte, batik bat erdiko balkoiarenak (besteak baino zabalagoa da). Ezkerreko muturrean armarri handi bat ikusten da. Bigarren solairuak ere hiru balkoi ditu (lehenengo solairukoen berdinak dira). Gainean, taulamendu lau bat du, eta erlaitz molduratua eta harburu kiribilduak gorago. Teilatuak forma biribildua du angeluetan.

Ezkerreko eta eskuineko aldeetan (atzekoa ez da ikusten, hainbat zati baititu erantsiak), hutsarteak ez daude hain ongi antolatuta, eta egituraz ere, aurrekoak baino xumeagoak dira; batzuk, gainera, hormaz estalita daude. Eskuinaldeko sarbidea aipagarria da, etxea eraiki zuten urtea ikusten da-eta han: 1767.

Barruko aldea berrituta dago (XIX. mende bukaeran edo XX.aren hasieran egin zituzten lanak), baina badira iraun duten zenbait elementu: adibidez, ezkerreko aldeari itsatsitako eskailera bat, aipagarria benetan. Aldaketa gehien, ordea, goiko solairuan egin zituzten.

Baratzetik tunel bat irteten da, eta kalearen azpitik etxearen barrutiraino iristen da.

Oriente Plaza,3ko Jauregia