Itzuli orri osora

Olabarri

FITXA

Izena: Olabarri

Herria: Orozko

Auzotegi: Olabarri

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Baserria

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Oso baserri garaia da. Oinplano karratua du, eta isuri biko estalkia; gailurra alde nagusiari buruz perpendikularra da. Alde nagusi hori, bestalde, hiru hormartetan banatuta dago.

Erdiko hormarteak zurezko armazoia du, eta sarbide itsu baten gainean geratzen da. Lehen solairuko egitura zepaz betea dago; ganbaran, berriz, adreilu mardula du.

Eskuineko hormarteak, beheko solairuan, sarbide handi bat du, erdi itsutua. Ojiba arkua du sarbide horrek, baina orain sarbide dinteldun bat atera diotela ikusten da. Sarbide horren gainean bao biki bat dago, oso ongi egina. Ezkerreko hormartean, azkenik, bao eta hutsarte aldaketa asko egin dute.

Ezker aldeko fatxada oso aldatua dago, eta gauzarik aipagarrienak saietera batzuk eta lehen solairuko sarbidea dira. Eskuin aldean ere aldaketak egin dituzte hutsarteetan, baina zenbait bao bikik aldatu gabe iraun dute; horietako bat lurraren parean dago, belarrak ia estalian. Atzeko aldean bi bao biki ageri dira, bat itsutua, eta halaxe daude zenbait saietera ere. Pinoiak hartzen duen zatiaren egitura adreiluz eta oholez egina da.

Baserri honen jabeek XVII. mendetik (1696) dute beren esku etxearen jabetza titulua, eta orri horietan "Casa Infanzona de Olaberria" esaten zaio baserriari, eta hainbat jabetza zituela zehazten da (errota, burdinola eta abar). Bertakoek diotenez, Bizkaiko baserririk handiena omen da Olabarri.

Olabarri