Itzuli orri osora

Arte ederretako museoa

FITXA

Izena: Arte ederretako museoa

Herria: Bilbo

Helbidea: Museo Plaza, 2

Auzotegi: Abando

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Museoa

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro garaikidea

Estiloa: Neoklasikoa

Eraikintza Data: 1945

Autorea: F.Urrutia, E.Segurola

Arte Ederren Museoa eraikin bakartua da, eta CasiIda Iturrizaren parkean dago. Urrutia eta Segurola arkitektoek landu zuten behin betiko proiektua, 1939an lehiaketa deialdia irabazi ondoren, baina, zenbait arazoren ondorioz, eraikuntza etenda geratu zen. 1945. urtean amaitu zituzten eraikitzeko lanak, Eugenio Mª Aginaga arkitektoaren eskutik.

Bi solairu ditu, eta aurreko aldea simetrikoa dute biek, bederatzi bao ardatzetan egituratuta. Erdiko sarrera zabala da, dintelduna , eta alboetan nitxoak ditu. Gainerako ardatzetan baoak handiak dira, eta beirarekin itxita daude. Fatxada hori adreiluz egina da ia osorik, baina zati txiki bat, erdialdekoa, harriz egina dago.

1963. urtean Alvaro Libanok eta Ricardo Beaskoak museoa zabaltzeko lanen proiektua egin zuten, eta aldameneko bi plazak urbanizatzeko proiektua ere aurkeztu zuten. Museoak bi gune ditu, argi eta garbi: zaharra eta modernoa, eta biak barneko galeria batek lotzen ditu. 1970. urtean gune zaharreko beheko solairua berritzeko proposamena egin zuen Rufino Basañezek, eta hainbat gela ireki zituen (Iiburu denda, kafetegia, liburutegia eta abar).

Eraikin honetan hainbat garaitako artelanak ikus daitezke. Gune modernoan arte garaikideko fondoak eta aldi baterako erakusketak daude; gune zaharrean, berriz, lehen garai bateko lanak ikus daitezke. Museoaren alde nagusiko lorategietan Ignacio Zuloagari egindako monumentu bat dago. Bi eraikinak elkartzen dituen galeriatik gertu, Paco Durriok Juan Crisostomo Arriaga euskal musikariaren omenez egindako urmael bat dago, eta Museoaren beste fatxadan Aureliano del Valleren omenez egindako iturri bat.

Arte ederretako museoa