Itzuli orri osora

Angulo jauregia

FITXA

Izena: Angulo jauregia

Herria: Karrantza

Helbidea: Manzaneda de bianez, 1

Auzotegi: Manzaneda de bianez

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Jauregia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Itxura ederreko eraikina da. Oinplano angeluzuzena du, eta isuri biko estalkia, eta beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara ditu. Solairu horiek inposta jarraitu batek mugatzen ditu.

Alde nagusian bi pilastra ditu eta, horien tartean, hiru hutsarte ardatz, guztiak dinteldunak. Pinoiaren goiko aldean, berriz, harrizko erlaitza du.

Beheko aldean sarbide nagusia dago, hormaren erdian, marko eta guzti duena. Sarbidearen gainean balkoi forjatu bat dago, eta horren inguruko apaindurak sarbidearenak bezalakoak dira. Ganbarako baoetan ere apaindura berdinak ageri dira. Ganbaran, bao horiek alboetako ardatzetan daude, Angulotarren armarri handi bat erdian dutela. Oso armarri landua da, eta honako idazki hau du: "ESTAS SON LAS ARMAS DE LOS ANGULO/ NOTORIAS EN PROPIEDAD" ("Hauek Angulotarren armak dira, ospe handikoak berez").

Eraikinaren hormak kalitate handiko hareharri landuz eginak daude (alde nagusian ikusi egiten da hareharria, eta ezkerreko aldean kareorez estalita dago). Gainerako aldeetan kareorez estalitako manposteriaz eginda daude hormak.

Alde nagusiaren aurrealdeko inguruan harlauzekin eginiko eremu bat du eraikinak. Xehetasun interesgarriei erreparatzen hasita, nabarmentzekoa da sarbide nagusiak maila oneko burdineria duela, eta logeletako zenbait atek ere bai (gaztelar estilokoak). Leihoen eta balkoien forja lanak ere aipatzeko modukoak dira.

Barruko aldean jauregiek izaten dituzten zenbait elementu baditu, eskailera mailakatua adibidez, eta baserrietan aurkitzen direnak ere bai, ukuilua, esaterako.

Angulo jauregia