Itzuli orri osora

Akeuri dorrea

FITXA

Izena: Akeuri dorrea

Herria: Zeanuri

Helbidea: Akeuri, 30

Auzotegi: Asterria

Eskualde: Arratia

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Dorretxea

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Eraikin bakartua da, eta oinplano karratu du. Bi solairu eta ganbara ditu, eta lau isuriko teilatua. Manposteriazko hormak ditu, eta harlandua ageri da izkinetan eta baoen markoetan.

Aurreko aldean, beheko solairuan, arku zorrotzeko sarbide bat du, albo batera eramana. Beste bi sarbide ere baditu, geroztik eginak, interesik gabeak. Bizilekua lehen solairuan dago, eta ojiba_arkua duen sarbide baten arrastoa ikusten da solairu horretan; arku zorrotz samarra duen bao biki bat ere badago.

Ganbaran, harburu ilara bi ikusten dira, eta horiek eusten zioten teilatu hegalari; zenbait zatitan, mentsula txikiak ere ageri dira.

Alboetako fatxadetan bao zorrotzak ikusten dira, eta harburu batzuk ere bai etxea inguratuz. Gainera, saieterak ere ageri dira jauregiko zenbait aldetan.

Akeuri dorrea