Itzuli orri osora

"Talleres de zorroza"

FITXA

Izena: "Talleres de zorroza"

Herria: Bilbo

Auzotegi: Astillero kaia, 23

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Eraikintza Data: 1871

Beste Izenak: Marianel, lofreiker, Tous y Cia/Sociedad española de construcciones metalicas /Talleres de zorroza/Saelmat

Gaur egungo deskripzioa:

Kadagua eta Ibaizabal ibaiak batzen diren Zorrotzako Puntan daude "Talleres de Zorroza" lantegiak. Guztira sei pabiloi industrial dira eta bulego eraikin bat. Horren ondoan artxibo eraikin bat zegoen, baina hura bota eta desagertu egin zen. Pabiloi horiek bi talde nagusitan banatuta daude. Zorrotzatik gertuen dagoena lantegi mekanikoa da, eta tartean muntatze lanerako dagoen leku handi batek bereizten du Puntan kokaturik dauden gainerako guztietatik. Horien aurrean, Ibaizabal ibaiari buruz paralelo, bulegoen eraikina dago eta, aldi batean, baita artxiboa ere, lurrera bota zutena. Sei horietatik bat bakarra da 36ko gerraren ondokoa, tratamendu termikoen labea, alegia. Metalak urtzeko lantegiak edo galdategiak, tratamendu termikoen labea eta biltegiak bata bestearekin komunikatuta daude. Eraikin multzoa alde batera utzita dago; alabaina, banaka batzuk biltegi bihurtu dira eta, hori dela eta, baita berritu eta txukundu ere: estalki berriak ezarri dira argiari iragaten uzten diotenak, hondatu samarturik zeuden pieza metalikoak konpondu dira, etab.

Eremuaren erdian dagoen lanerako zabalgune handia ez da gaur gero enpresa jardueraren espazio egituratzailea; hori dela eta, eraikin multzoak ez daude komunikaturik, ez dute elkarren artean loturarik.

Produkzio bilakaeran erabiltzen zen makineriatik, pieza bakanen batzuk edo horien osagai batzuk izan ezik, ez da ia ezer kontserbatzen, eta horiek ere bata bestetik bereiz, deslotuta.

Datu historikoak:

1880ko hamarraldian erdi mailako lantegi industrial asko egin zen Ibaizabal ibaiertzean. Horien artean, 1871n, "Marinel-Lofreinke-Tous y Cia" sozietate kolektiboa sortu zen, eraikuntza metalikoak eta mekanikoak, oro har, fabrikatzeko asmotan. 1901. urtean Sozietate Anonimo bilakatu eta "Talleres de Zorroza" izena hartu zuen. Europako Gerra ondoan jo zuen goia konpainiak. Bere burua birmoldatzen saio batzuk egin ondoren, 1987. urtean "Sociedad Española de Construcciones Metálicas S.A.-Talleres de Zorroza" batu egin zen "J.J. Krug, S.A." eta "Elyma-Urbasa"-rekin, eta denen artean "SAELMAT, S.A. de elevación, manutención y transporte" osatu zuten.

Oro har, "Talleres Zorroza" enpresak eraikuntza mekanikoen industrian jardun zuen. Gerora metalezko eraikuntzak egiten espezializatu zen. Zorrotzan, batez ere, mota eta indar guztietako garabiak egin ziren, galdarak, aire eta errekin ponpak itsasontzientzat, tren makinak, tenders-ak eta ur araztegiak. Galdategia ere, metalak urtzeko lantegia alegia, handitu egin zen, eta berogailuetarako erradiadoreen muntatze saila abian jarri zen. Bizkaiko Zubia eraikitzen ere parte hartu zuen.