Itzuli orri osora

Trianoko trena

FITXA

Izena: Trianoko trena

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1865

Deskripzioa eta datu historikoak:

Triano burdinbidea Bizkaiko Aldundiak eraiki zuen, foraltasunak bideen gaineko eskumena ematen ziola argudiatuta. Erabaki horrek oso ondorio garrantzitsua ekarri zuen: foru organoak mineralaren ekoizpenari lotu zitzaizkion, baina trenerako nahiko tarifa egonkorrak ezarri zituzten, meategien unean uneko egoera eta abagunea kontuan hartu gabe. Trena zerbitzu publiko legez sortu zen eta, ondorioz, ez zen enpresaren ikuspegitik ustiatu; haatik, XIX. mendean zehar uneoro oso trenbide errentagarria izan zen. Gainera, bere tarifak meategietako gainerako trenentzako erreferentzia bilakatu ziren.

Burdinbideak Linea 1865ean inauguratu zen; trafikora 8 km trenbide ireki ziren. Ibilbideak Nerbioi ibaiak Galindorekin bat egiten duen puntua (San Nikolasko kaiak) eta Ortuella lotzen zituen, Triano inguruan. Handik Ortuellaraino bertaraino minerala oso bide kaskarretan barrena garraiatzen zen, 1867an kontzesioaren betebeharrak betetzeko eraiki zen plano inklinatuak huts egin zuelako. Foru Aldundiak, azkenean, Ortuella eta Gallartako goiko aldea lotuko zituen errepide bat eraikitzea erabaki zuen.

Karlistaldiaren aurreko urteetan (artean Trianokoa zen meategietako tren bakarra) kargaleku bakarra zeukan, baina, hala eta guztiz ere, 1865 eta 1872 artean garraiatu ziren tonen bolumena bizkaitar produkzio guztiaren %60 izan zen.

90eko urteetan linea honi bi luzapen egin zitzaizkion. Lehenengoa "Alonso Millanen bide estua" esaten zitzaiona izan zen: 0,60 m zabal zen (Trianokoak 1,65 m zeukan), eta Aldundiaren trenbidearen adarra izan zen. Hura eraikitzeko motibo desberdinak izan ziren: alde batetik, kontzesioaren terminoak oso-osorik betetzeko asmoa zegoen eta, horren arabera, trenbidea Ortuellatik haratago joango zela aurreikusita zegoen; beste aldetik, atzerriko konpainiek egindako trenbideekin lehiatu beharra zegoen, horiek meatokietaraino bertaraino hurbiltzen ari baitziren. Alonso Millanen zabalera estuko burdinbideak Trianoko meategietara gerturatu ahal izatea ekarri zuen; 3,7 km luze zen, eta 1891n inauguratu zuten. Linea hark 16 bagoi zeuzkan, bagoi bakoitzean 3,5 tona eramateko gaitasunarekin.

Aitzitik, Trianoko trenbidea osatu zuen adarrik garrantzitsuena Somorrostroko Memerearaino luzatu zuena izan zen. Lineak, orduan, 12,8 km-ko ibilbidea lortu zuen. Azken zati hori 1892an ireki zitzaion trafikoari, aurretiaz "Triano Iron Ore" konpainiarekin kontratu bat segurtatu eta gero, zeinak Lorenza, Confianza eta Petronila meategiak ustiatzen zituen, Las Carrerastik gertu. 80ko urteen amaieran makineria azkarragoa jarri zuten, eta bidaiarien garraioa ere sustatu zen. Azkenik, 1892an linea hori eta Bilbo-Portugalete burdinbidea lotu ziren, trafiko konbinatua garatzeko asmoarekin.

1914 eta 1926 bitartean, meategien ustiapena gainbehera hasi zen eta, ondorioz, trenbideak ez zuen gastuak ordaintzeko lain irabazten: 1917tik aurrera defizitarioa zen. Urte txarrak bata bestearen atzetik etorri ziren, harik eta 1941ean linea RENFEn integratzen den arte. 40ko urteetan RENFEk linea elektrifikatu egin zuen. 1960 aldera, meategi nagusiak agortu ondoren, burdinaren garraioa desagertu egin zen, eta gaur egun trenaren zeregin nagusia aldirietakoa da, nahiz eta merkantzia batzuk ere garraiatzen diren, batez ere Ortuella aldean.

Ortuellako udal esparruan bi multzo garrantzitsu aurki daitezke: batean 1892an, linea luzatu zen urtean, eraiki ziren geltoki berria eta biltegia daude. Beste multzo arkitektonikoa geltoki zaharrarena da, gaur egun etxebizitza diren bi eraikinez osatua.

Trianoko trena
Trianoko trena