Itzuli orri osora

Azpeitiko geltokia

FITXA

Izena: Azpeitiko geltokia

Herria: Azpeitia

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1926

Autorea: Ramon Kortazar

Deskripzioa eta datu historikoak:

Urolako trenbidearen sareari dagokion eraikin multzo handi bat da, Ramon Kortazar arkitektoak 1926an eraikia. Gaur egun Trenaren Museoaren egoitza da.

Eraikin nagusia angeluzuzena da, eta teilatua lau isurikoa, teila arabiarrekin estalia. Hiru solairu dauzka. Lehenengoan itxarongela eta txartelak saltzeko gela zeuden. Bigarrena eta hirugarrena etxebizitza ziren.

Fatxadan zokalo bat ikus daiteke, eta lehenengo bi solairuetan kareharriz estalita dago. Ertzak hareharrizkoak dira, amaieran garita batzuk dituztela, eta horien gainean pinakulu batzuk daude, teilatuaren gainetik nabarmentzen direnak. Azken solairuan zurezko bilbe bat dauka apaingarri.

Lau fatxadetan geltokiaren izena adierazten duten idazkunak irakur daitezke. Bi fatxada nagusietan lau sarrera daude, zirkuluerdiko arkuekin , lehenengo solairuaren ia garaiera osoa betetzen dutenak. Bigarren solairuko bao bikiak hareharriz inguratua daude. Hirugarren solairukoak txikiagoak dira.

Geltokiaren eraikin nagusiaz gainera, oso diseinu funtzionala duten beste eraikin batzuk ikus daitezke; horrenbestez, horiek ahalik eta motibo apaingarririk gutxien dute. Beste eraikin bat dago, lantegi, biltegi eta sutegi zena, solairu bakarrekoa, hormak adreilu zarpeatuz eginak dituena eta lau isuriko teilatua. Bazen bobinak egiteko eta biltzeko beste lantegi bat, isuri bikoa eta teila arabiarrarekin. Baita beste lantegi bat ere, angeluzuzena eta bi habearte dituena, isuri bikoa, aireko linea zaintzeko zereginetan erabiltzen zena. Horiez gainera trenbidearen bulegoak izan zirenak ikus daitezke: berau eraikin angeluzuzen bat da, isuri bikoa, solairu bakarrekoa, adreiluzko hormak dituena eta zati batean hareharrizko plaka batzuez estalita dagoena, leiho zabalekin. Azkenik, geltokiaren bi kotxetoki handiak daude, non trenak gordetzen ziren. Eraikin horiek isuri bikoak dira, adreilu luzituz eginak, zatitu gabeak eta fatxadaren alde osoan sarrera zabalik dutenak, trenek pasatzeko lekua izan zezaten.

Multzoa trenbideari indarra ematen zion azpizentral batekin osatzen da. Eraikin hori angeluzuzena da, erdialdean bi solairukoa eta muturretan hirukoa, adreilu zarpeatuz egina, bi isurikoa eta bi sarrera dituena. Sarrera horietako bat albo batean dago, eta eskailera kiribil batera ematen du.

Azken eraikina etengailu elektrikoa zegoena da. Bertan tentsio handia eteten zen, eroso eta arriskurik gabe, manipulatu beharra zegoenean edo azterketaren bat egin behar zenean. Bi solairuko eraikin angeluzuzena da, kuxin formako harlanduz egina. Goiko aldean Erdi Aroko almenen imitazio bat dago.

Azpeitiko geltokia
Azpeitiko geltokia