Itzuli orri osora

Aurtola errota

FITXA

Izena: Aurtola errota

Herria: Aramaio

Auzotegi: Oleta

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Burdinola

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX

Beste Izenak: Bekolea

Datu historikoak:

Hau da Araban ondoen kontserbatu den burdinola. Oleta auzoko erdigunetik hegoalderantz dago, Otxandiotik datorren errepidearen eskuinaldera.

XIV. mendearen azken urteetan eraiki zuen burdinola Juan Alonso Mujikak, Aramaio etxondokoak; guk gaur ezagutzen dugun eraikina, ordea, Erdi Arokoaren ordez, XVIII. mendean eraiki zena da.

Gaur egungo deskripzioa:

Eraikinean, denboraren buruan, aldaketak egin eta makineria desagertu den arren, espazioaren banaketa eta egitura funtsezkoak lehenaldi hartan bezalaxe kontserbatzen dira. Bloke sendoa da, gehiena itsu dago, oinplano angeluzuzena du eta estalki isuri bikoa.

Horma lodi gotorrak manposteriazkoak dira, eta erdialdeko euskarriak eta estalkia zurezkoak. Horma suhesi batek bitan zatitzen du eraikina, eta baten ondotik bestea hurrenez hurren atxiki zaizkion hainbat habeartez osatuta dagoen burdinolaren zati bakoitza oso garbi identifikatzen da. Lehenbiziko habeartean daude aldaparoa ta tunel hidraulikoa, eta eraikinaren barruan burdina lantzeko lekuak, mea zehatua eta burdin landua gordetzeko biltegia, baskula eta gela langileen kamainekin, eta lantegia.

Lantegi horri atxikita eta suhesiak separatuta ikaztegiak daude elkarren artean konektatuta, trenkada forjatu batez bi plantatan zatituta dauden bi habearteetan. Barruan sarbide bat dago sutegia ikatzez hornitzeko, eta altueran ikatzak gainezka egin ahala ikatz berria sartzeko. Kanpoaldetik, garaiera desberdinetan, hainbat sarbide daude.

Aurtola errota
Aurtola errota
Aurtola errota