Itzuli orri osora

Asfalto fabrika

FITXA

Izena: Asfalto fabrika

Herria: Arraia-Maeztu

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Asfalto lanak

Tipologia Zehatza: Zementugintza eta asfalto lanak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Deskripzioa gaur egun:

Fabrika ibaiaren eskuinaldean dago, eta erdian patio itxi bat du. Patio horren inguruan antolatzen dira eraikinak. Patioan sartzeko, aurrealdeko eraikinean ate handi bat dago, ateburu eta guzti, eta eraikin horretan daude bulegoak, arduradunaren etxebizitza, ekaien biltegia etab. Patioaren aurrealdean eta ezkerraldean, berriz, produkzioko pabiloiak zeuden. Alboko pabiloian destilazio galdarak egoten ziren, eta gainerako eraikinek biltegiak eta areto osagarriak hartzen zituzten, ukuiluak, aroztegiak, sutegi txiki bat... Ondoen gordetzen diren elementuetako bat azpiegitura hidraulikoa da.

Datu historikoak:

Fabrika hau XIX. mendearen amaieraz gero "Asfaltos Naturales de Maeztu-Leorza" sozietateak ustiatu zuen. 1903tik aurrera, aipatu sozietateak Gasteizen egiten ziren hainbat produkturentzako biltegia zeukan, baita bulegoak eta administrazio zerbitzua ere. 1929an trenbidea iritsi zenean horretaz ere baliatu zen, Maeztuko geltokia erabili baitzuen. Sozietatea, pixkana-pixkana, gainbehera hasi zen, eta aspaldi dago itxita.

Ekoizpen prozesua:

Fabrika kokatzeko bertan zegoen ur salto bat hartu zuten kontuan eta, bertan, turbina bat jarri zuten, bi mailu birrintzaileri, errota bati eta fusiorako hiru galdara bertikali eragiten ziena. Harria "Santa Eufemia" meategitik ateratzen zuten, baina batez ere ondoko "San Joaquin" kontzesiotik. Azken horretan, harrobi handietan urratuak eginez ateratzen zuten lehengaia, eta hura zen fabrikan asfalto hautsarekin edota xaflekin produktuak egiteko oinarria.

Asfalto fabrika
Asfalto fabrika
Asfalto fabrika