Itzuli orri osora

Arluzeako errota

FITXA

Izena: Arluzeako errota

Herria: Bernedo

Auzotegi: Arluzea

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Datu historikoak:

Arluzeako gunean parrokia eskuinean utzi, ezkerrera saihesbide bat hartu, bideari jarraitu, eta Molino ibaiaren eskuinaldera iritsiko gara. Bertan eraikin angeluzuzen txiki bat aurkituko dugu, errotarri pare bat gordetzen duena. Inguruan beste errotarri bat aurki daiteke. Industri estatistikek egiaztatzen dutenez, XIX. mendearen bigarren zatian bazen bertan irin errota bat, oraindik ere jardunean dena. Horregatik egongo da egun ere hain ondo zaindua.

Gaur egungo deskripzioa:

Presa ezin izan da identifikatu, baina 100 m luze den kanala ur jarioari buruz paralelo doa, eta beren ertzak lurra zulatuta eginda daude. Aldaparoaz esan daiteke depositua kanalaren luzapenean egina dela, eta bi ertzen maila desberdina dela aprobetxatuz osatzen dela. Aldaparoak kanalaren hasiera eta erdiko aldea hartzen ditu, eta zati horiek lurrez eginda daude, eskuinaldeko erdiko zatia izan ezik, hori kareorez hornituta baitago. Azken zati horretan, gainera, gainezkabidea dago. Estolda, berriz, tunel estu bat da, ganga faltsu batez estalia eta zementuz indartua. Ura zirkuluerdiko arku beheratu baten azpitik isurtzen da.

Eraikinak oinplano angeluzuzena du, eta lurraren mailaren kontra eraikita dago. Harri landugabez egina da, eta ertzetan eta bao inguruetan harlanduz hornitua. Teilatuak bi isurki ditu, eta gailurra fatxada nagusiarekiko paralelo dago. Aipatu fatxada horretan sarrera bat, zurezko dintela duena, eta estoldaren ur irteera daude. Eraikin osoa ehotzeko gela da. Bankua zementuzkoa da eta zerbitzuko eskailera bat dago. Errota argitzeko bao bakarra dago, eskuinaldeko fatxadan. Gaur egun burdinazko gurpilak ikus daitezke, llanta kontzentriko bikoitza duten turtukiak direnak, beso makurrekin eta lau pala eta sekzio zirkularra duten zurezko ardatzekin. Txinboa kuboaren aurrealdean dago eta piramide-enbor forma du eta irekitzeko mekanismoa bat, guztia metalezkoa. Tolbak kono-enbor forma du, metalikoa, eta garia ehotzeko errotarri parea gordetzen da, zurezko kaxa edo danbor poligonal batek babestuta. Lanabesen artean garabi beso bat dago, burdinazko kurrikarekin.

Arluzeako errota
Arluzeako errota