Itzuli orri osora

AHV-ren Etxebizitzak

FITXA

Izena: AHV-ren Etxebizitzak

Herria: Barakaldo

Auzotegi: Serralta zumardia

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak

Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1916

Autorea: Manuel Maria Smith

Deskripzioa gaur egun:

Familia bakar, bi edo hirurentzako etxeak dira eta bata besteari atxikita daude, aurreko aldean lorategia eta atzekoan patioa dutela. Hormak perimetralak dituzte, adreiluzkoak, eta zokaloa manposterian egina. Familia bakarrarentzako eraikinek isuri biko estalkia dute, eta gainerakoek lau isurialde dituzte, teila lauarekin. Etxe batzuen sarbideak ateburua dute, eta beste batzuek zirkuluerdiko arkua edo arku zorrotza . Argia leiho ardatz batzuen bitartez lortzen da. Goiko paramentu eta hastialetan , apaingarri gisa, zurezko egitura gezurrezkoa daukate, triangelu edo trapezio formarekin, eta etxe batzuek begiratoki txikiak dituzte berinaz hornituak; beste batzuk, aldiz, zurezko balkoiz hornituta ageri dira.

Datu historikoak:

Bizkaiko Labe Garaiak enpresak, 1915ean, langileentzako 12 etxebizitza egiteko agindu zion M.M. Smith Ibarra arkitektoari, alokairuan ematekoak. Arkitektura tipologia desberdineko etxebizitzak egiteko asmoa izan zen hasieran, britainiar komunitateen ereduari jarraituz, baina egiteko ordua etorri zenean tipologia aniztasunari uko-edo egin zitzaion. 1918an, 11 etxebizitza berri hiru altuerako eraiki zituen, aurrekoei buruz lerro-lerro. Etxekoak dira gaur egun etxe horien jabe.

AHV-ren Etxebizitzak
AHV-ren Etxebizitzak