Telegrafoko dorrea
FITXA
Izena: Telegrafoko dorrea
Herria: Armiñon
Eskualde: Añana
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Telegrafo optikorako dorrea
Tipologia Zehatza: Zubiak eta dorreak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
665 metroko garaierako Quintanillako Gaztelua esaten zaion mendixkan dago dorrea, Armiñon eta Quintanilla herrien artean. Dorrea karratua da, gelarik eta aretorik ez dago barruan, murruak manposteria arruntezkoak dira eta zarpeatuta daude; eraikinaren ertzak kareharrizko harlanduzkoak dira, baita bao inguruak eta solairuen arteko tarteak ere. Sarrerako ateak ateburua du, argia fatxada guztietan ageri diren baoetatik sartzen da, eta horiek leihoburua dute. Beheko solairuan saieterak daude.
Kanpoaldetik apaingarri batzuk nabari dira: goiko solairuetako baoen inguruan kareharrizko harlanduzko irtenguneak ikusten dira, baita kareharri landuzko erlaitz bat ere solairuak bereizten dituena. Eraikina osatzen duten elementu guztietan banaketa simetrikoa da.
Datu historikoak:
Lehen Gerra Karlista bukatu zenean Madril penintsulako zoko urrutikoenekin telegrafo optikoen linea batez lotzea erabaki zuten. 1844an, Madril-Irun lineako lanen zuzendaria zen Jose Maria Mathé Arangurenek proposatutako sistema onartu zen. 52 dorre jaso ziren batetik besterako batez besteko 10 kilometroko distantziarekin. Quintanillako dorrea da Euskal Herrian sartu eta, dagoen lehenbizikoa. XIX. mende hondarrean telegrafo optikoa hari bidezko telegrafia sistemarekin ordezkatu zen.
Ekoizpen prozesua:
Seinale optikoen bitartez urrutira komunikatzea zen helburua. Militarrek zuten horiek erabiltzeko eta zaintzeko ardura.