Itzuli orri osora

Tabacalera

FITXA

Izena: Tabacalera

Herria: Donostia

Auzotegi: Egia

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Tabakogintza

Tipologia Zehatza: Bestelakoak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Historizista

Eraikintza Data: 1912

Autorea: Mauro Serret

Deskripzioa gaur egun:

Donostiako tabako fabrika 2.500 langile baino gehiago hartzeko eraikin arranditsua da. Egia auzoan dago, RENFEko trenbidearen beste aldean. Eraiki zen garaian indarrean zeuden berezko morfologia industrialak hartu beharrean, garai bateko errege fabriken itxura hartu zuen. Multzoak 113mx76m du eta, horrez gain, kargatzeko nasa dago, trenbidearen ondoan.

Datu historikoak:

Tabakoaren zerga ezarri zela eta, Administrazio korporazioek laguntzak eman zituzten tabako fabrikak egiteko, eta horrela sortu zen Donostiako Fabrika hau ere, 1878an. Hasieran fabrika Garibai kalean zegoen, baina 1912an, tabako eskaria handia zelako instalazioak zabaldu behar zituztenez, Egiara eraman zuten. Langileen artean nabarmentzekoa da hasieran gehienak emakumezkoak zirela, baina, mekanizazioaren ondorioz, horien kopurua heren batera murriztu zela. 1945 arte Tabako Errentarien Konpainiak kudeatu zuen monopolioa, baina harrezkero TABACALERA S.A. eratu zen, Estatuak akzioen %50 kontrolatzen zuelarik.

Ekoizpen prozesua:

Zigarroak erabat eskuz edo ia erabat eskuz egiten ziren. Tabako landarea eskuz garbitzen zen eta, txikitu eta xehatu ondoren, bildu egiten zen. Makinen artean nabarmen daitezke landare nerbioetarako prentsa bat, ijezkailua, zorrozteko makina eta xehatzeko bi makina, bahe batez gainera. Batez ere zigarroak, zigarretak, erdifinak eta tabako xehea egiten ziren.

Tabacalera
Tabacalera
Tabacalera