Itzuli orri osora

Bonilla lantegia-etxea

FITXA

Izena: Bonilla lantegia-etxea

Herria: Gasteiz

Auzotegi: Vicente Goikoetxea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Altzarigintza

Tipologia Zehatza: Zurgintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Modernista

Eraikintza Data: 1916

Autorea: Francisco Albinana

Gaur egungo deskripzioa:

Estilo modernistako etxe honek altzarien lantegia eta erakusketa hartzen ditu, baita etxebizitza ere. Eraikin bakartua da, Gasteiz erdialdean dagoena. Aurkezten duen dekorazioan linea bihurriak zuzenei gailentzen zaizkie, eta diseinua berez arkitektonikoak ez diren elementuetara ere zabaltzen da, hala nola kanpoko lanparetara, balaustradetara... Beheko oina eta bi solairu dauzka, marmolezko plakaz jantzitako zokaloarekin, eta fatxada nagusia zuri kolorez entokatuta dago. Beheko oinean zazpi hutsarte irekitzen dira, arku karpanelekin , eta aurretiko bistan bost bao ardatz ikusten dira eta horien muturretan begiratokiak. Begiratokiek karel dekoratua daukate, eta kiribilez eta girlandaz apainduriko mentsula handi batzuen gainean bermatzen dira. Erdiko ardatzetan balkoi batzuk ageri dira, eta solairu horietako hutsarte guztiek arku karpanela dute eta oso handiak dira. Fatxada errematatuz erlaitz molduratu bat dago, bere garaiera igotzen duen karel sartu batekin.

Bonilla lantegia-etxea