Itzuli orri osora

Birleokoerrota errota

FITXA

Izena: Birleokoerrota errota

Herria: Gatika

Auzotegi: Ugarte

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Beste Izenak: Latxagako errota

Datu historikoak:

Gatika igaro eta, eskuinaldean, Okako ibarrerantz jo eta berehala dagoen saihesbide bat hartuta zubi bat aurkituko dugu eta, bertatik, errotaren presa edo ur saltoa ikusiko dugu. Esku artean informazio historikorik ez dugun arren, jakina da errotak turbina bat izan zuela elementuak mekanikoki mugitu ahal izateko, hala nola limpia, galbahea, etab. Uste izateko da turbina hori ekoizpena handitzeko jarri zuten elementu berria izan zela, irin fabrika baten ekoizpen modua imitatzeko edo. Eraikinean atzeko fatxadaren arkupea nabarmentzen da: ingenioak kanalik eta aldaparorikgabe funtzionatu ahal izateko behar zituen turtukiak ere bertan zeuden.

Gaur egungo deskripzioa:

Presa grabitateakoa da, zuzena, eta aurrealdea zuzena du eta atzealdean ezponda. Ur jarioarekiko zeharka egina dago, eta aparejua landu gabeko harriz osatua, gainean harri zapalak dituela. Tunela oinplano angeluzuzenaduen estolda da, oso luzea, eta errotari eusten dion arkuteriak babesten du. Zirkuluerdiko arkuhirukoitza dauka, zutabe lauangeluarren gainean bermatuta.

Eraikinak oinplano angeluzuzena du, eta luzeran ur jarioarekiko perpendikularra den ardatz zentrala dauka: arkuteria hirukoitz baten gainean bermatuta dago, eta arkuak harlanduz eta harriz eginak dira. Goiko pisuetan hormarri edo harriak zarpeatuta daude, eta erreka gainean, zeharka, bi isurkiko estalkia du. Sarbidea dinteldua da, eta goiko pisuko terrazaren azpian babestuta dago. Fatxada guztietan bao txikiak aurki daitezke.

Beheko espazio guztia ehotzeko gela da eta, bertan, zurezko bankua, estoldara doan atea eta bost bao daude. Goiko solairura doan eskailera bat ere bada, non tresneria egoten zen, hala nola limpiak eta tolba edo kalapatxak; tolba horietako lau gordetzen dira, zurezkoak eta piramide enbor formakoak, kutxen gainean zurezko euskarrien bitartez bermatuta. Lau errotarri ere gordetzen dira, zurezko kutxa poligonal batzuek babestuta, eta bi aska, kutxa eta tapa zurezkoekin, zurezko bi asto burdinazko kurrikarekin, balantzak, irina zakuan sartzeko ontziak, etab.

Birleokoerrota errota
Birleokoerrota errota