Itzuli orri osora

Bilbo-Lezama trena

FITXA

Izena: Bilbo-Lezama trena

Eskualde: Bilbo Handia

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Eraikintza Data: 1895

Deskripzioa eta datu historikoak:

Bilbo eta Asua ibarra lotzearren, 1891n, Juan Urrutia Burrielek Bilbo eta Lezama artean burdinbide bat ezartzeko kontzesioa lortu zuen. Sustatzaileek, gainera, Derion zeuzkaten lur sail batzuk saldu zituzten, Udalak herriak behar zuen hilerria bertan egin zezan eta, bidenabar, trenarentzako bezero gehiago lor zitezen. Horrelako zerbitzu batek duen garrantzia kontuan hartuta, hiru hil-tren egokitu ziren, eta Bilboko geltokian kapera txiki bat egin zen.

Burdinbidea 1895ean inauguratu zen (12,6 km), eta hasieran oso bide arriskutsua egiten zuen, Artxanda pasatu gabe Begoñatik barrena joaten zelako; ondorioz, inauguratu eta hilabete baten buruan jada 39 pertsona ziren hildakoak. 1908an 1.352 m luze zen tunel bat egin zuten, eta horrek komunikazioa Begoñan barrena egin beharra saihestu zuen. Auzoa Bilbotik baztertuta gera ez zedin, tranbia elektriko bat ipini zuten hiriarekin lotzeko.

Gainera, horren gertu zegoen Lutxana-Mungia lineari lotzeko ere adar bat egin zen (4,6 km), bien artean zegoen Sondikako geltokian. Bi linea horiek "Ferrocarriles y Transportes Suburbanos" (FTS) konpainian integratu ziren, eta horrek trenbidea elektrifikatu zuen.

1969az geroztik, luiziak egin zirelako, Mallonako Galtzadetatik Lorurira bitartean, hau da, hasierako tartean, hogei urtez baino gehiagoz linea etenda egon zen. Bien bitartean, Sondikako aireportua handitu behar zela eta, Sondika-Mungia tartea bertan behera geratu zen.

1977an sozietateak utzi egin zion esplotazioa kudeatzeari eta, bolada batez, FEVEk hartu zuen horren gaineko ardura, harik eta laurogeiko urteetan Eusko Trenbideetan integratu zen arte.

Bilbo-Lezama trena