Itzuli orri osora

Bilbao meategia

FITXA

Izena: Bilbao meategia

Herria: Ortuella

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Gaur egungo deskripzioa

Iparraldean Srs. Chavarri-ko plano makurtuarekin, hegoaldean Orconeraren lur eremuarekin, ekialdean Concha 3rekin eta mendebaldean Franco Belga Konpainiarekin egiten du muga meategiak. Cerrada Concha auzoan dago kontzesioa, eta hondakin batzuk baino ez dira kontserbatzen, zeinak ustiatze lanak egiten diren gunetik at dauden eta meategiaren ahotik tolbetara mea abere trakzioz garraiatzen zen bagoibide bati lotuta zeuden; mea tolbetatik labeetara pasatzen zen, bertan kiskaltzeko. Labe horiek, era berean, arrapala batzuei eta garbitegi baten hondakinei atxikita daude.

Lantegi oinplano angeluzuzenekoei zurezko hiru pilarez osatutako zortzi lerrok eusten diete, eta zazpi nabe eratzen dituzte. Nabe bakoitza, zurezko bost zertxaren bidez, bi isurialderekin estalita dago, eta zoruak zementuzkoak dira. Nabe bakoitzean hainbat lantegi zegoen hainbat jarduera egiteko (aroztegia, sutegia...)

Kiskaltzeko labea zilindro formakoa da, eta kanpo aldetik hiru atal oso nabarmen ditu: oinarria betoi armatuzkoa da, labearen erdiko atala adreilu kakoduna, eta gaineko tximinia enbor konikoa eta adreilu trinkozkoa, irenspidearen gainean jasoa.

Datu historikoak:

Meategia, hasieran, Chavarri Hermanos-ek ustiatu zuen; gero jabe berrien eskuetara pasatu zen eta, azkenean, Minas y Explotaciones S.A. bilakatu zen; egun, kareharria ateratzen segitzen du.

1905ean meategiak bazuen jadanik labe bat, eta 1910ean bi ere bazituen. 1930ean bost labe zituen, baina 1950ean bost horietatik "1" labea bakarrik geratzen zen.

Bilbao meategia
Bilbao meategia