Itzuli orri osora

Bidasoa topoa: Urumeatik Bidasoara

FITXA

Izena: Bidasoa topoa: Urumeatik Bidasoara

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1912, 1913

Beste Izenak: Donostia-Irun trena

Deskripzioa eta datu historikoak:

Elgoibar-Donostia trenbidearen enpresak huts egin zuen bere trena mugaraino luzatzeko saiakera. Asmo hura 1902an suspertu zen, eta "Compañía del Ferrocarril de San Sebastián - Irun" zeritzan Sozietate Anonimo bat eratu zen.

Lanak 1909an hasi ziren, eta oso oztopo handiak gainditu behar izan ziren, hala nola Urumea eta Oiartzun ibaien arteko banalerroa; hura gainditzeko 2 km baino gehiago den Herrerako tunela egin behar izan zen. 1912an Irun eta Donostia arteko linea inauguratu zuten, eta Hendaiarainoko luzapena 1913ra atzeratu zen, Bidasoaren gaineko zubia artean amaitu gabe zegoelako.

TOPOak Amarako geltokian hasten du bere ibilbidea. Harlanduzkozubi batetik barrena Urumea zeharkatu eta gero, tunel batean sartzen da, hain zuzen Urumea eta Oiartzun ibaien arteko banalerroa gainditzeko. Trena Molinao-Pasaian gelditzen da, zubi horren gainean bertan, Pasai Antxo zeharkatzeko. Beste zubi bati esker Errenteriako Madalena kalea eta Pontika erreka gainditzen dira.

Errenteriako geltokira iristen da, gaur egun ere garai bateko eraikina ikus daitekeelarik, eta bertan daude linearen kotxetokiak ere. 1912ko eraikin bat da, aldatu eta zabaldu egin dena, baina barrualdean oraindik ere antzinako metalezko zinbriak eta horma batean listoi polikromatuz egindako itxitura gordetzen dira.

Hareharrizko harlanduz egindako zirkuluerdiko arkubatzuen gainean eraikitako beste zubi batek Oiartzun ibaia zeharkatzen du. Ibilbidea Oiartzungo Iturriene baserri ondotik igarotzen zen, eta, horretarako, Udalak 30.000 pezeta ordaindu behar izan zizkion Konpainiari. Erabaki horren bitartez Bergaran gertatua ekidin nahi izan zen, izan ere, han, Konpainiak eskatutako diru kopurua ordaindu ez zelako, trazatua ez zen hirigunetik igarotzen, horretarako tunel luzeagoa egin behar zelako.

Beste tunel batzuk igaro eta bidea Norte trenaren bideari paralelo jartzen da. Gaintxurizketako tunelari eskerrak trenak beste banalerro bat gainditzen du eta Bidasoaldean sartzen da. Topoak bide bikoitzean zirkulatzen du Irungo Bentetaraino eta, ondoren, Irunera iristen da. Kolon kaleko geltokian gelditzen da, zeinak, zaharberrituta dagoen arren, linearen hasieran eraiki zena gogorarazten duen. Ondoren Nazioarteko geltokira iristen da eta, bertako zubia zeharkatu eta gero, Hendaiara, ibaiaz bestaldean Norteko trenbideak egindako antzeko eraikinera.

AngloInauguratu zenetik Topoaren trenbidea trakzio elektrikoz ibili zen, eta hori nahitaezkoa zen kontuan hartzen bada ibilbidearen %20 tunel barruan zihoala, hau da, 14 kilometro. Tunel ugaritasun horrek eman zion "TOPO" ezizen kuttuna ("satorra").

1973 arte ustiatu zen horrela, "Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha" (FEVE) konpainiak eskuratu zuen arte. Baina egun gutxiren buruan zerbitzua eten egin zen, instalazioak, bidea, elektrifikazioa eta material higigarria eta, batez ere, tunelak, oso hondatuta zeudelako. Zaharberritzeko lan handiak egin eta gero, zirkulazioa 1976an abiarazi zen berriro.

Handik hiru urtera Euskal Kontseilu Nagusiak bereganatu zuen esplotazioa, trenbideen inguruko eskumenak eskuratu zituenean, eta 1982an, azkenik, Eusko Trenbideak ET/FV konpainiaren esku geratu zen.

Bidasoa topoa: Urumeatik Bidasoara
Bidasoa topoa: Urumeatik Bidasoara