Itzuli orri osora

Grandes molinos vascos S.A.

FITXA

Izena: Grandes molinos vascos S.A.

Herria: Bilbo

Auzotegi: Archer marinela kalea

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Siloa

Tipologia Zehatza: Biltegia

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Neoeuskalduna

Eraikintza Data: 1920, 1924

Autorea: Federiko ugalde

Gaur egungo deskripzioa:

Kadagua eta Ibaizabal ibaiak batzen diren Zorrotzako Puntan dago kokatuta enpresa.

Erdiko eraikina "L" formakoa da, eta horren hegal motzenean 23 silo daude eta horregatik ez dauka solairurik; eskuinaldeko hegalak, aldiz, 5 solairu dauzka hainbat eskailerarekin, eta horien bitartez komunikatzen da siloen dorrearekin. Aurreko eta atzeko fatxadetan pabiloiari erantsita bi markesina ikusten dira, eta oinplanoan siloak nabarmentzen dira eta zirkuluerdi alderdikatuak eratzen dituzte.

Eraikinaren egitura betoi armatuzkoa da. Eskuinaldeko hegalean, oinplanoetan, lau pilare zentralez osatutako ilara bat ageri da, zeinak oinplanoa bi habeartetan zatitzen duen; pilare horiekin bat eginez beste pilare batzuk daude eraikinaren perimetroa ixten duten hormetan. Hormak betoizkoak dira eta teila laua dute gainean; gaur egun, halere, uralita ageri da zurezko tauladaren gainean ezarrita, eta hori zurezko zertxa pendoloidun bakunen gainean bermatuta dago.

Erdiko patioarekin komunikatutako sei karga tuneletatik sartzen da eraikinera, eta aurreko eta atzeko fatxadetan eraikinari atxikita dauden bi markesinek babestutako bost karga kaitatik portura.

Fatxadan irekitzen diren bao kopuruagatik nabarmentzen da pabiloia, izan ere, aurreko fatxadan sei leiho ardatz daude eta beste horrenbeste atzeko fatxadan, denak marko zutetan kokatuta, eraikinaren garaiera osoa hartzen dutela.

Eraikinaren barruan eskailerak eta dorrearen gorputzean zenbait karga jasogailu daude, eta portu aldera patio bat zegoen, non burdinbide zabaleko zein estuko bagoiak sartzen ziren. Manposteriazko murru batek inguratzen zuen patioa.

Datu historikoak:

1920an ezarri zen enpresa Zorrotzan. Hasieran teilape txiki bat baino ez zen, baina 1924rako gaur egun orubean ikusten diren eraikin gehienak eginda zeuden, eta obren gidaria Federiko Ugalde arkitektoa izan zen. Eraikitzen hasi aurretik Zorrotzako soka fabrika lurrera bota eta horrek hartzen zuen zati batean berria egin zen. Bizkaiko industriaurreko arkitekturan bertan zegoen tamaina handieneko lantegia soka fabrika hori zen. Bi solairu zituen eta 400 metro eta gehiago zen luzeran. 1928an irina ehotzeari utzi zion "Grandes Molinos Vascos" enpresak. Hurrenez hurren etorri ziren nagusi berriek instalazioak salerosketarako behar zituzten gaiak gordetzeko erabili zituzten. Egun biltegi komertzial independenteak dira, alokairuan. Orain dela gutxi pentsu fabrika moduan ere erabili dute.

Ekoizpen prozesua.

Alea portuko aterpean uzten zen eta hortik eraikineko bi tolbetara bi bagoi handitan eramaten zen. Tolbak sotoarekin komunikatuta zeuden, eta hor, txanbil jasotzaileari estekaturik zegoen uhal baten bidez, seigarren solairuraino igotzen zen alea. Uhal eta orga garraiatzaile baten eta hodi metaliko batzuen bidez alea alboko siloetan banatzen zen, ale mota desberdinak elkarrekin nahastu gabe. Siloen aho zuloak pabiloi bateraino iristen ziren, eta horren azpian, sotoan, zegoen errota. Pabiloiko solairuetan, batean eta bestean, alea irintzeko egin behar ziren prozesu desberdin guztiak zertzen ziren. Bigarren solairuan ehotzen zen alea; 29 eihera ziren bertan.