Itzuli orri osora

Galdamesko trena

FITXA

Izena: Galdamesko trena

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1876

Deskripzioa eta datu historikoak:

"Bilbao River Cantabria Rail Co. Ltd." ingeles konpainiak Galdames inguruko meatokien gaineko kontzesioak erosi zituen. Horiek ustiatzeko Galadamesko burdinbidea eraiki zuen, 1876an inauguratu zena. Zazpi urteren buruan, konpainiak meategietako zereginari utzi eta "La Vizcaya" etxeari alokatu zizkion. Harrezkero, Bilbao Riverrek burdinbidea baino ez zuen ustiatzen.

Galdamesko trena Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Galdames barrena ibiltzen zen. 22 kilometroko bidea egiteko, tren makinak eta mearako bagoiak barne, 12.482.425 pezeta gastatu ziren.

Gaur egun ibilbidearen hasierako zatia, itsasadarraren eta Ortuella bitartean, beste eraikuntza berriago batzuen azpian desagerturik dago, baina Galindo ibai gaineko zubia gordetzen da. Cotorrio auzotik aurrera (Gallarta), burdinbidearen 7. kilometrotik aurrera, alegia, bidea automobilentzako pista izateko egokitu da. Ondoren norabidea aldatzen du eta, Galdames ibairi buruz paralelo, Galdamesko San Pedroraino iristen da.

Sei tunel dauzka, horietarik lau 100 m baino luzeagoak, eta luzeenak 620 m ditu. Guztiak 8 m zabal dira, trenaren kaxa bezala, eta gutxi gorabehera 4 m-ko garaiera daukate.

Sakongune desberdinak gainditzen dituzten bederatzi zubietatik Galindo ibaiaren gainekoa nabarmentzen da.

Burdinbidea ehun urtez aritu zen lanean eta hainbat meategiri eman zien zerbitzua, baina ez dago zehazterik horietan noiz hasi ziren lanean eta noiz bukatu.

1938ko irailean burdinbidea ustiatzen zuen konpainia Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetara igaro zen, eta hark 1943an Babcock & Wilcox-i saldu zion. 1968 arte jardun zuen martxan, eta 1972an eraitsi zuten linea.

Trenbidearen eraikuntzarekin batera eskualdean biztanle etorkinak jarri ziren bizitzen, eta mineralaren ustiapen masiboari jarraituz inmigrazioa finkatu eta hazi ere egin zen eta, horrenbestez, bai burdinbidearen bai meategien esplotazioaren ondorioz, XIX. mendearen amaieraz geroztik bertan hainbat etxegune sortu ziren.

Galdamesko trena
Galdamesko trena