Itzuli orri osora

Galdamesko geltokia

FITXA

Izena: Galdamesko geltokia

Herria: Galdames

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1871, 1875

Deskripzioa eta datu historikoak:

Galdamesko trenbidearen azkeneko eraikina da. Etxe angeluzuzena da, bi solairukoa, 1871tik 1875era bitartean eraikia. Teilatu isuri bikoa du, eta hormak harlanduxkaz eginda daude, ertzetan harlandua ageri dela. Azken harlandu horiek hortz formak osatzen dituzte.

Horiez gainera, harrizko moldura bat ikus daiteke, bi solairuak bereiziz eraikinaren perimetroa korritzen duena.

Sartzeko bi ate ditu, orri bakarrekoak eta arku beheratuarekin , harlanduz inguratuak, hortz forma nabarmenak osatuz. Sarreretako bat burualdean dago, eta bestea alde luzeetako batean, erdian. Fatxadan bi bao ardatz ageri dira, eta alde luzeetan hiru.

Bitxitasun modura, fatxadan, leihatila txiki bat ikus daiteke, harlanduz inguratua.

Multzoa osatuz geltokiko arduradunaren etxebizitza dago. Eraikin angeluzuzena da, bi solairukoa, harlanduxkaz eginiko horma perimetralak dituena, eta ertzetan harlandua. Bost leiho ilara daude, leihoburuekin , alde luzeetan, eta beste aldean begiratoki irtena dauka.

Fatxada zarpeatuta dago eta moldura lauez osaturiko markoa ageri da. Beste bi moldura horizontalek eraikina korritzen dute, solairuak bereiziz. Etxearen atzeko aldean lorategia eta iturria ikus daitezke.

Galdamesko geltokia
Galdamesko geltokia
Galdamesko geltokia
Galdamesko geltokia