Itzuli orri osora

Beduako zementu fabrika

FITXA

Izena: Beduako zementu fabrika

Herria: Zestoa

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Zementugintza

Tipologia Zehatza: Zementugintza tea afalto lanak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1895

Deskripzioa gaur egun:

Garai bateko portu-errenteria zaharrean dago kokatuta fabrika hau. Kaian zama deskargatzeko erabiltzen zen lekua oso egoera txarrean dago. Labeak goragune batean zeuden eta, beste aldean, Zumaiako errepideak bereizita, fabrikaren gainerako elementuak (makina birrintzaileak, errotak, siloak, kapatazaren bizitetxea).

Datu historikoak:

Forjatu azkarreko zementu naturala egiten zen fabrika hau 1885ean fundatu eta Bedua deritzan gunean eraiki zen. Gune horretan izen bereko portua zegoen garai batean, eta Zestoako burdinoletarako ekarri ohi zuten burdin minerala bertan deskargatzen zen. 1895. urtean nagusiek fabrika handitzea erabaki zuten: 7 labe berri egin zituzten. Fabrikako nagusiak aldi berean lignito hobien jabeak ere baziren, eta horietako harria erre edo kiskali egiten zuten kare bihurtzeko. Hobietako harria txirrikaz edo gurdiz eramaten zen labeetaraino.

Ekoizpen prozesua:

Zementu mota askotarikoa ekoizten zen:

Zementu hidraulikoa: kareharria eta buztina errez lortzen zena.

Portland zementua: igeltsua eta buztina nahastu eta, aglutinatzeko, tenperatura handian kiskali eta gero, zepa porotsua eta gotorra lortzen zen, klinka esaten zaiona. Pikorrak eho edo txikitu ondoren geratzen zen hautsetik zementu hidrauliko ordu arteko guztiak baino kalitate hobekoa ateratzen zen, ezari-ezariago forjatuz erresistentzia eta bolumen egonkortasun handiagoa lortzen zelako.

Harrobian harria atera eta, behar bezala txikitu ondoren, labean sartzen zen ikatzarekin batera. Harri puskak goiko ahotik sartu eta bata bestearen ondotik jarraian eta sailka antolatzen ziren; deskarga, gehienetan, eskuz egiten zen beheko aho zuloetatik, eta hortik eho makinen tolbetara eramaten zen. Material kiskalitakoa eho egin ohi zen gero, eta hortik ateratzen zen hauts moduko horrekin egiten zen ondoren kanpora bidali edo salduko zen zementua.

Forjatu azkarreko zementu fabrikan, kiskaltzea bost labe zutetan egiten zen, eta barruko hormatik deskargatzen zen, harri kopuru jakin bat erabat kiskalita eta hotz-hotza atereaz. Labeak egunero husten ziren eta, erabat kiskalita geratu ziren harriak eta zepa bereizi ondoren, gainerakoa eho egiten zen. Errekinak produzitzen zuen hautsa zementuarekin batera ehotzen zen. Hiru makina birrintzaile ziren harria hauts bihurtzeko; labetik atera ahala botatzen zitzaion harria makinari, eta txitxirio baten tamainako eginda uzten zuen. Makina harria zehatzeko eta ehotzekoek, baheek eta gainerakoek zuzen funtziona zezaten, baziren bertan tresna jasotzaileak, kiribilak, transmisioak eta mugimendurako behar ziren gainerako elementu osagarriak.

Konponketa lanak egiteko lantegi bat zegoen, eta hor barruan tornuak, daratuluak eta beste tresna asko, beren transmisioekin eta, gainera, sutegia.

Beduako zementu fabrika
Beduako zementu fabrika