Itzuli orri osora

Barakldoko merkatua

FITXA

Izena: Barakldoko merkatua

Herria: Barakaldo

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Merkatua

Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1931

Autorea: Ismael Gorostiza

Gaur egungo deskripzioa:

Oinplano angeluzuzenekoa da merkatua, eta hiru solairu dauzka. Beheko solairuan biltegiak, hozkailuak eta arrandegia daude; lehenbizikoan, erdian, barazki postuak, eta perimetroaren luze-zabal guztian haragi eta urdai postuak; eta bigarren solairuan mertzeria eta arropa postuak. Betoizko egitura du, hormak adreiluzkoak eta manposteriazkoak dira, perimetralak, eta luzituta eta pintatuta daude. Isuri biko estalkia dauka betoizko zinbria eta uhalekin, eta zorua terrazoz eta asfaltoz estalita dago. Goiko zorua edo sabaia, gardena eta argitsua da. Barrura sartzeko sarbideak alboetan daude; goiko solairuetara eskaileretatik joaten da. Alde bakoitzean hamazazpi bao ardatz daude eta horietatik sartzen da kanpoko argia barrura.

Datu historikoak:

Ismael Gorostizak proiektatu zuen eraikin hau, 1920 aldera, eta 1931n inauguratu zen. Udalerriaren goiko aldean gero eta jende gehiago bizi zen eta, horien premiak asetzeko, beharrezkoa izan zen bertan merkatu berria egitea.

Barakldoko merkatua