Itzuli orri osora

Jaturabeko indarretxea

FITXA

Izena: Jaturabeko indarretxea

Herria: Oñati

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Indarretxea

Tipologia Zehatza: Argietxeak eta gas fabrikak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Indarretxearen makina etxea Araotz auzoan dago, eta Jaturabeko presatik hura hartzen duen Olateko ubidea aprobetxatzen du; ubideak gero Olateko zentraleraino segitzen du. Ur soberakina, karga hodi batez, malkarretik barrena, Zapatako ubideraino bideratzen da.

Makina etxea oso eraikuntza sotila eta funtzionala da; barrua oso egoera onean dago, eta oraindik ere bertan ageri dira garai batean indarretxean funtzionatzen zuten elementu guztiak. Karga hormak dauzka, manposteriazkoak . Estalkia isuri bikoa da teila arabiarrekin , eta gailurra fatxada luzeenari paralelo zaio. Zorua zementuzkoa da eta fatxada bietan ardatz zuta duten sarbide ateburudunak ikusten dira. Tamaina desberdinetako leihoetatik sartzen da barrura argia, eta leihoek leihoburua dute. Barrualdean, makinak dauden gelara igotzeko eskailera bat dago, zurezko eskudelarekin .

Datu historikoak:

Arrasateko "Unión Cerrajera"-rena zen Jaturabeko indarretxea, eta 1987. urtea arte funtzionatu zuen. Olatekoa egun kudeatzen duen Elkartea bera da gaurko jabea, eta Elkartean partaide da Udala. Gaur egun alde batera utzita dago.

Ekoizpen prozesua:

1913ko turbina baten bidez produzitzen zen indarra. Ekoitzitako energia Olateko zentralera eraman, bertan zentralizatu, eta "Unión Cerrajera" enpresari banatzen zitzaion.

Jaturabeko indarretxea
Jaturabeko indarretxea