Itzuli orri osora

Izarrako geltokia

FITXA

Izena: Izarrako geltokia

Herria: Urkabustaiz

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Bilbo-Tutera trenbide sareari dagokio.

Beheko oina, lehenengo solairua eta atikoa ditu eraikinak. Beheko oinean geltokiko zereginak gauzatzeko gelak daude, hala nola itxarongela, txartelak saltzekoa... Lehenengo solairua etxebizitza da.

Egitura zurezkoa da, eta beheko oinean harlanduzko hormak ageri dira, manposteria zarpeatu eta luzituarekin; goiko aldean, berriz, adreilua ikus daiteke, eta erabilitako material desberdinen kontrasteak atentzioa ematen du. Fatxadan harlanduzko kontrahorma irten batzuk nabarmentzen dira, baita eraikinari eusten dion zurezko egituraren nerbioak ere.

Errepidera ematen duen fatxadak bi sarbide ditu, kristalezkoak, zirkuluerdiko arkuekin . Nasako fatxadan sarrera bakarra dago, eta horrek ateburua dauka. Lehenengo solairuan lau bao ikus daitezke, leihoburuekin , eta albo batean bi bao ardatz; atikoan, gainera, usategietako leihotxoak bezalakoak daude. Nasa aldeko fatxadan erdiko bi baoak balkoi batez lotuta daude, zeina zurezko barandaz horniturik dagoen eta mentsula txiki batzuen gainean bermaturik.

Geltokiaren multzoa biltegi batzuekin osatzen da. Merkantzietarako biltegia pabiloi angeluzuzena da, oinplano eta hormarte bakarrekoa, eta hormak harlanduxka zarpeatu eta luzituz eginak ditu. Horren teilatuak zurezko egitura dauka, eta uralitaz egindako estalki asimetrikoa, isuri bikoa. Isurialde luzeenak markesina bat osatzen du albo batean, eta bertan zurezko zazpi balkoi daude, harrizko mentsula txiki batzuen gainean jarrita. Bertara alde luze bakoitzean dauden karga tunel handietatik sartzen da.

Antzeko beste biltegi bat ere bada, barrutiko trenbideko materiala gordetzeko funtzioa duena. Bi isuriko estalkia du, teila lauarekin, eta nasara ematen duen fatxadan sarbide bakarra, ateburuarekin. Eraikin honen aurrean beste batzuk aurki daitezke: aterpe bat, hormetan sarturiko zurezko zutabeekin; beste biltegi bat, isuri bikoa eta teila lau edo zapalarekin.

Izarrako geltokia