Itzuli orri osora

Irungo hiltegia

FITXA

Izena: Irungo hiltegia

Herria: Irun

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Hiltegia

Tipologia Zehatza: Hiltegiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1927

Autorea: Luis Vallet

Deskripzioa gaur egun:

Nafarroako etorbidea eta Santiagoko saihesbidea batzen diren gunean, familia bakarreko etxebizitza multzo batean tartean sartuta dago hiltegia, eta nabarmena da beheko solairuan erakusten duen tipologiagatik eta bere estalki zabal-handiengatik.

Erdiko pabiloia, oinplano angeluzuzenekoa , karga hormen bidez zementu armatuzko xaflen gainean bermatuta dago, eta manposteria zarpeatuz egina da. Estalkia isuri bikoa da dorre txiki bat ageri den oinplano karratu goratuan, eta lau isurialdekoa fatxada nagusian. Zorua Portland zementuzkoa da, eta hareharri landuz eginiko arku eskartzano beheratu batetik sartzen da bertan.

Hiltegiak, abelgorrientzako eta txerrientzako habearteekin , oinplano angeluzuzena zeukan eta betoizko xafla eta karga hormen gainean bermatuta zegoen. Hormak manposterian eginak ziren, zarpeatuta. Isuri biko estalkia zeukan, teila lauarekin, eta zoruak Portland zementuzkoak ziren. Hormetako baoetatik sartzen zen argia barrura eta horiek arku beheratuak, leihoburudunak eta zirkuluerdikoak dira, erregistro bakarrean banatuta.

Datu historikoak:

Udalerrian ziren premiak ongi haztatu ondoren, 1924an proiektatu zuen hiltegia Luis Vallet Irungo udal arkitektoak. Eraikina 1929an inauguratu zen bere bulego, aldagela, komun eta laborategiekin, zama jasotzeko eta deskargatzeko habearte nagusiarekin, eta horren ondoan zeuden ganadua egurasteko habearte eta ardiak hiltzeko habeartearekin.

Ekoizpen prozesua:

Abelgorriak, txerriak eta ardiak hiltzeko, instalazio mekanikoa ezarri zen. Egunero, batez beste, hogeiren bat abelgorri eta hamabosten bat txerri hiltzen ziren. Instalazio mekanikoa elementu hauek osatzen zuten: habearte nagusi guztietan zegoen trenbide errail bakarreko bat, segurtasun tornuak, kabestruak, animaliak gardosteko pertza, txerriak garbitzeko dutxak eta hiltzeko mahaiak, baskulak, abelgorriak eta gainerakoak batetik bestera eramateko eta deskargatzeko tresna bereziak, lurrun galdara, errausteko labea, ur ponpak, etab.

Irungo hiltegia
Irungo hiltegia
Irungo hiltegia